Xabi Mujika (Smithy)ren hitzaldiak bi puntu ditu oinarri: batetik, Aizkorriko toponimiari errepaso bat ematea, mendi eta kanalen berezko izenak berreskuratu nahian. Bestetik, Aizkorriko kanaleetako eskalada aitzakia bezala hartuz, urrutira joan gabe, etxeko atarian ditugun mendietan abentura ederrak bizi daitezkeenaren aldarrikapena.
Bakoitza bere mailan, bakoitza bere neurrian, etxe ondoko mendien gailurretara zuzentzen diren ohiko bideetatik kanpo abentura politak zain ditugu.
Aldez aurretik eman behar da izena: okendokulturetxea@donostia.eus
Areto Nagusia.
Antolatzaileak: Club Vasco de Camping Elkartea, Donostia Kultura.