Mur Afrikatik etorri zen pateran bere familiarekin; Txema hemen bizi da; elkar ezagutzen dute, elkarren lagun bihurtzen dira, jolasean ibiltzen dira, eskolara doaz eta ongi pasatzen dute.
Broderrek, ordea, beltzekin kontuz ibili beharra dagoela pensatzen du. Hori dela eta, Mur eta bere familiaren bizitza zailagoa egiteko gatazka egoerak sortarazten ditu.
Zein zaila den dena, ez?
Txemaren familiak ere ez du begi onez ikusten adiskidetasuna.
Nola konplikatzen dute dena helduek, ez?
Familiarra, 7 urtetatik gorako haurrentzat.
Areto Nagusia.
Aretora sartzeko gomendagarria da guztiek maskara eramatea, 6 urtetik beherako haurrak barne.
Oharra: Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da; korreo elektronikoz (okendokulturetxea@donostia.eus) edo telefonoz (943 290672). Soilik hartuko dira kontuan otsailaren 1ean goizeko 10:00etatik aurrera egindako eskaerak. Edukiera: 75 eserleku.