Zer da bizitza? Ateen segida. Batzuk zabaldu egiten dira, beste batzuk ez. Kax-kax-kax! Nor da?
Katixa Agirre eta Maite Larburu kantu eta kontu ibiliko dira. Baina nork kantatuko du zer? Nork kontatu?
Kantuak kontu, lurrikaren ostean ateburuak besterik ez dira geratzen zutik. Hala dio esamolde zaharrak. Baina ez sinetsi kontatzen dizuten guztia, ez baita egia... Sartu barruraino edo kanpoan geratu... badaezpada ere!