Joseba Irazoki jakin-mina bere baitan errotua duen joera askotariko gitarrista polifazetikoa, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Musikari beratarra jadanik nahitaezkoa bihurtu zaigu, eta orain bakarka dator, one man band formatuan. Kantatzeaz gainera, hainbat soinuren efektuak eta programazioak maneiatzen ditu, eta gitarrei, harmonikari eta bonboari hitz eginarazten die. Folka, bluesa, psikodelia eta tresnen esperimentazioa: proposamen artistiko bikain bat, harrigarria eta sailkaezina aldi berean.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Antolatzaileak: Dabadaba eta Donostia Kultura