Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Otsailaren 2tik martxoaren 9ra, 6 saioz osatua.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Jordi Sierra I Fabra-ren Kafka eta panpina bidaiazalea liburua irakurriko da.
Izen ematea: Urtarrilaren 11tik otsailaren 2ra. amaraliburutegia@donostia.eus / 943 48 18 67 edo bagera@bagera.eus / 943 005 074
Informazio gehiago: Irakurketa erraza.