Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Otsailaren 2tik martxoaren 9ra, 6 saioz osatua.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doakoa da.
Jordi Sierra I Fabra-ren Kafka eta panpina bidaiazalea liburua irakurriko da.