Zigor García zeramikagileak hogei urte baino gehiago daramatza buztinaren hizkuntza desberdinak lantzen, azken urteetan modelatu figuratiboa baztertu eta zeramika garaikidera hurbildu da.
Inguruneari garrantzia aitortuz, paisaiak bizitzera abiatu da ibilbide luzeak eginez. Esperientzia hauetatik bueltan, zeramikazko instalazio eskultorikoak sortzen ditu orain buztingintzaren teknika desberdin ugari uztartuz... Natura bere obran garrantzi handikoa da, material zein testurek, gertu eta era berean urrun daukagun terreno batetara eramango gaitu: Jaizkibelera.
HItzaldi honetan bere lanari buruzko azalpen eta xehetasunak eskeiniko ditu
Izen emateak: casareskulturetxea@donostia.eus