Bost heldutasun eta sormen betean dagoen musikari eklektiko baten nahaspila aberatsa da, udaberri gris batean alaitasun eta kolore motibo bat.
Xabi Aburruzagak (Portugalete, 1978) barne-bidaia egin du eta han-hemengo lagunekin bizitakoak, haurtzaroa, aitatasuna, eta nola ez, maitasuna, trikitixari diona, zein baino zein kutunago zaizkion pieza bihurtu ditu eta entzuleari eskaini dio Bost, elkarrekin euskal folkaren unibertsoa elikatzen jarraitzeko.
Eriz Perez (gitarra akustikoa eta ahotsa), Aitor Uribarri (perkusioak eta ahotsa) eta Koldo Uriarte (teklatuak eta perkusioa) musikariek osatzen dute Aburruzagaren taldea.