Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburuari buruzko solasaldia –Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien irabazlea 2020 urtean, kontakizun modalitatean-, Mikel Ayllon egilearekin, eta liburuan oinarritutako ‘Elkar ezagutu genuen eguna’ antzezlana, Irati Onaindia eta Aritz Bengoa aktoreekin, Igor Arzuagaren musikarekin eta Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean.
Sinopsia: Elkar ezagutu genuen eguna, hotz egiten zuen, otsailaren 7 guztietan bezala. Zure begiekin akordatzen naiz. Batez ere. Jende zoriontsuak izan ohi duen distira zeukaten egun hartan. Zoriontsuak ginela ematen zuen. Baina nola heldu ginen haraino? Zein da zoriontsua izateko ibili beharreko bidea?