Jurgi Ekiza-k, Willis Drummond taldeko kide-sortzaile eta kantariak, duela bost urte argitaratu zuen bere lehen diskoa bakarlari gisa Bidehuts zigiluaren bidez: bH036-DG. Lan honen lehen aurkezpen kontzertua DOKAn egin zuen, 2016ko martxoaren 17an. Toki berera bueltatuko da emanaldi eta ospakizun berezia egitera.
Rock ilun eta pertsonaleko disko honetan zati indartsu eta distortsionatuak tartekatzen ditu beste zati minimalista batzurekin. Gordintasuna nagusituko da zuzenekoan, Ekiza bakarrik agertuko baita ezsenatoki gainean bere ahots, gitarra eta ampliekin.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Antolatzaileak: Doka eta Donostia Kultura