Mendizaleen presentziak eta klima-aldaketak eragin al diezaiokete?
Goi-mendiko ekosistemak aldaketa globalak jasan ditzaketen ekosistemen artean daude. Pirinioak dira espezie alpetar askoren hegoaldeko banaketa-muga; beraz, baliteke biodibertsitate alpetarra aldatzeko prozesuak askoz ere nabarmenagoak izatea Pirinioetan Europako gainerako mendikateetan baino.
Testuinguru horretan, 2012an hasi zen aurkeztuko dugun proiektu hau. Pirinioetako gailurretako flora-inbentarioen eta mendizaleen maiztasun-datuekin eta klima-aldaketaren adierazleekin duten loturaren bidez, goi-mendiko ekosistemek presio-faktore horiei ematen dieten erantzuna aztertu nahi da.
Areto Nagusia.
Oharra: Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da; korreo elektronikoz (okendokulturetxea@donostia.eus) edo telefonoz (943 290672). Soilik hartuko dira kontuan apirilaren 16an goizeko 10:00etatik aurrera egindako eskaerak.
Edukiera: 75 eserleku.
Antolatzaileak: Club Vasco de Camping Elkartea, Donostia Kultura.