Marikalanbre, bizitzaren laborategian liburuaren egileak, Ana Galarragak, zientzia oinarri dituzten kontakizun bitxiak eta barregarriak esperimentuekin nahasten ditu, haurren jakin-mina pizteko eta ondo pasatzeko helburuarekin.
Esperimentu guztiak gero haurrek berek egiteko modukoak dira, etxeko materialak erabilita, eta inolako arriskurik gabe.
6-8 urte bitartekoentzat. Aforo arrazoiengatik, heldurik gabe.
Dohainik. Izena eman behar da, eskaerak posta elektroniko honetara bidaliz: haurliburutegia@donostia.eus. Datu hauek bidali behar dira: haurraren izen-abizenak, adina, haurraren arduradunarekin kontaktatzeko telefonoa.