55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera. Oraingo honetan bisita Arrate Pérezek egingo du eta bi gai azalduko ditu: museoaren historia eta elizan dauden J.M. Serten mihiseak.
11:00etako bisita euskaraz izango da, 18:00etakoa, gaztelaniaz.
Jaitsi hemen (PDF) +55 Kultur Gidak programaren eskuorria
Bisita gidatua doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez. Erreserbak egiteko aukera apirilaren 1ean zabalduko da.
Edukiera mugatua da.
Antolatzailea: San Telmo Museoa
Laguntzailea: Helduen Hitza