Gure inguruko landareak, loreak eta algak izango dira egingo ditugun zianotipien oinarri. Zianotipia argiarekin egiten den inprimaketa teknika da. Soluzio fotosensiblea dela medio, eguzkiaren argiarekin harreman zuzena edukitzerakoan papera edo oihala urdintzen ditu, plantxa gisa erabili dugun landare edo algaren aztarna erreserbatuz.
Teknika horrek lotura estua du botanikarekin; izan ere, argazki-irudiekin osorik argitaratutako lehen liburua alga-herbarioa da, eta Anna Atkins botanika britainiarrak teknika horren bidez egin zuen.
Itziar Unzurrunzaga, diseinatzaile eta inprimatzailea, bere azken lanak naturaren kolorea, ezaugarriak eta formak islatzen ditu | www.itziarunzurrunzaga.com