Agenda

XIX. mendeko belaontzi batean bizi, esploratu eta ikertu

  • Al
  • Ar
  • Az
  • Og
  • Or
  • Lr
  • Ig
  • 1
    • Industrializazioa Euskal Herrian, Juan Ignacio Aizpurua
      San Telmo Museoa
    • Donostia, generoa eta belaunaldia: pertsona guztientzako hiria?; Alazne Irigoyen, Juana Aranguren, Miren Manzisidor
      San Telmo Museoa
    • Raymond Carver
      Liburutegi Nagusia - San Jeronimo - Ekitaldi aretoa
  • 2
    • ZUbik
      Tabakalera
    • "Pirineoak, mendien ikuskizun geologikoa", Asier Hilario
      Tabakalera
  • 3
    • Jaso Ikastola: Ximur
      Victoria Eugenia Antzokia
  • 4
    • Monologolak
      Antzoki Zaharra
    • Altzako ibilaldi familiarrak: Harria parkea
      Casares K.E.
    • 35 huts
      Tabakalera
  • 5
    • Ezpalak
      Dabadaba
    • Peru eta otsoa, Didau antzerki faktoria
      Okendo K.E.
    • Bertso jaialdia
      Larratxo K.E.
  • 6
    • Maya Erlea: urrezko esfera
      Principe zinemak
  • 7
    • Beste eguzkia, Itziar Madina
      Ikasbide Kultur Elkartea
    • Liburu Baby Kluba online: Bost
  • 8
    • XV.-XIX. mendeetako europar pinturako korronteak museoaren bilduman, Ramón Leturiondo
      San Telmo Museoa
    • Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun sozialaren ekitaldiaren aurkezpena
      Koldo Mitxelena
  • 9
    • ZUbik
      Tabakalera
  • 10
    • Gu primer!, Xentimorik Gabe
      Antzoki Zaharra
    • Antondegiko surfpark proiektua: Olatu artifizialak Donostian?
      Okendo K.E.
  • 11
    • Gu primer!, Xentimorik Gabe
      Antzoki Zaharra
    • Txoriak txori, Sarini Zirko
      Okendo K.E.
    • Ingurumena Zaindu, Potxin eta Patxin
      Arantzazuko Ama ikastolako jolastokia (Martutene)
  • 12
    • Plaketak, Aitziber Orkolaga
      San Telmo Museoa
    • Oin handiren semea (The Son of Bigfoot, 2017)
      AIETE K.E.
    • Organik, Ameztu Produkzioak
      Salvador Allende parkea (Bidebieta)
  • 13
    • Maya Erlea: urrezko esfera
      Principe zinemak
  • 14
    • Kafe tristearen balada, Carson McCullers
      Lugaritz K.E.
    • Poesia eta Pentsamendua 2021
      Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
  • 15
    • Itsaspeko gorria
      Tabakalera
  • 16
    • Anari
      Antzoki Zaharra
    • Cella s’appelle l’aurore (1955)
      Tabakalera
    • ZUbik
      Tabakalera
  • 17
    • Anari
      Antzoki Zaharra
    • Errezitaldia: Dolu
      Koldo Mitxelena
    • Euskara eta hirigintza
      Liburutegi Nagusia - San Jeronimo - Ekitaldi aretoa
  • 18
    • Meri, Mari eta Lari; Eidabe
      Jolastokieta plaza
    • Lore-artea. Material naturalekin egindako burukoak eta koroak
      Kutxa Ekogunea
    • Panpina
      Tabakalera
  • 19
    • Azken bidaia; Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Julio Soto
      San Telmo Museoa
    • Adi, grabatzen, ekin; Tomaxen abenturak
      AIETE K.E.
    • Bertso saioa: Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi
      Prebostes plaza
  • 20
    • Cella s’appelle l’aurore (1955)
      Tabakalera
    • Antton Valverde: "Gaua. Ausentziaren itzala"
      Antzoki Zaharra
    • Maya Erlea: urrezko esfera
      Principe zinemak
  • 21
    • Beste eguzkia, Itziar Madina
      Egia K.E.
    • Liburu Baby Kluba online: Katutxo eta oporrak
    • EHUren Uda Ikastaroak: "Familia bidezko transmisioa: ezaugarriak, egoera eta bilakaera"
      Miramar jauregia
  • 22
    • Arte tailerra
      Casares K.E.
    • Auswichtzetik haratago: errepresentazioaren mugak
      Koldo Mitxelena
    • EHUren Uda Ikastaroak: "Familia bidezko transmisioa: ezaugarriak, egoera eta bilakaera"
      Miramar jauregia
  • 23
    • La Mort en ce jardin (1956)
      Tabakalera
    • Musika eta jolasak
      Casares K.E.
    • ZUbik
      Tabakalera
  • 24
    • Rio (2011)
      AIETE K.E.
    • Loiola Apain: bisita gidatua
      Loiola K.E.
    • Zeramika tailerra
      Casares K.E.
  • 25
    • Petitxou, Tutik Clowns (Gari, Montxo eta Joselontxo)
      Arantzazuko Ama ikastolako jolastokia (Martutene)
  • 26
    • HollyWood Band Kids: Tronpeta sarkinaren kasu bitxia
      Antzoki Zaharra
    • Garfield 2 (Garfield: A Tail of Two Kitties, 2006)
      AIETE K.E.
    • Hemendikara, Zirika Zirkus
      Probestuen plaza
  • 27
    • La Mort en ce jardin (1956)
      Tabakalera
  • 28
    • Oin Handiren semea (The son of Bigfoot, 2018)
      Tomasene K.E.
  • 29
    • Arte tailerra
      Casares K.E.
    • Jerusalem, santu eta gatibu. Hiri Zaharraren bihotzetik eternitatera; Mikel Ayestaran
      San Telmo Museoa
    • Itsaspeko gorria
      Tabakalera
  • 30
    • Musika eta jolasak
      Casares K.E.
    • Isilpean (2021)
      Okendo K.E.
    • ZUbik
      Tabakalera
Euskara +
Ekainak 23, Asteazkena 18:30
Tabakalera

XIXgarren mendeko bergantin batean hegoaldera egingo dugu bidaia hitzaldian. Malvinas edo Falkland uharteetik Antartikaraino eramango gaitu Maria Intxaustegik bere espedizio gida lanak eta ikerkuntzak azaltzeko. Shackelton, Scott, James Cook, Francis Drake, Elkano eta beste hainbat esploratzaile ditu lagun; beren pausoak eta nabigazio erabakiak aztertzen ditu Antartikako Weddell itsasoan, -15ºC-tan 37 metroko masta batean igota dagoela, izotza eta izeberren artean itsasontziari igarobidea bilatzeko.

Mariak itsasoan igaro zuen konfinamendu garaia, Bark Europako eskifaiarekin bizitako abenturan. Otsailean, Ushuaiara bueltatu ziren Antartikatik. Bi hilabetez mundutik at konexiorik gabe egon ondoren, pandemiaren berri izan zuten lehenengoz. Koronabirusa munduan zabaldu zen eta muga guztiak itxita zeuden. Hego hemisferioan negu beltza eta gogorra zetozen, eta erreserban zuten erregai eta janariarekin erabaki erradikal bat hartu zuten: Holandara bueltatzea, eskalarik gabe eta haize oihalek bakarrik lagunduta, garai bateko nabigatzaileak bezala. 81 egun eta 10.000 milia baino gehiago egin zituzten hegoaldetik iparralderaino Atlantiko osoa zeharkatuz. Bark Europa belaontzian eskifaiak bizitako esperientzia The Voyage (Richard Simko, 2021) dokumentalean biltzen da eta hitzaldiaren ondoren proiektatuko da.

Maria Intxaustegi (Donostia, 1989) itsaspeko arkeologoa, historialaria, kapitaina, buzo profesionala eta espedizio gida da. Jakin-minez beteta eta itsasoarekin guztiz maiteminduta, bere lehendabiziko ikerkuntzak Aro Modernoko itsasontzi hondoratuekin lotuta daude. Buzo profesionala bilakatu zen itsaspeko arkeologian aritzeko eta mundu osoan zehar ibili da ur-azpiko ondarea aztertzen.

2015ean, Texas A&M Unibertsitatean zegoela “Premio Iberoamericano Cortes de Cádiz” saria irabazi zuen. Ikasketak ordaintzeko profesionalki nabigatzen hasi zen, kapitain titulua eskuratu, eta hortik aurrera, belaontzi handiekin ibili da, batez ere, itsaso australean Aro Modernoko espedizioak aztertzen. Gaur egun, Bark Europan XIX mendeko bergantinean ari da lanean Antartikako espedizio gida bezala kontinente izoztua esploratzen, Alegria Expediciones enpresa eratu berriarekin esplorazio ibilbideak antolatzen, Ondaresub bere erakundearekin ur-azpiko ikerkuntzak egiten eta, EHUn doktoregotza bukatzen ari da Habanako XVIIIgarren mendeko ontziolari buruz.

Itzuli