Nekane eta Koldo. Haurdunaldi testa. Bost minutu falta dira emaitza jakiteko. Guraso izateko prest ote daude? Gurasoak izan nahi al dute? Aurrerapauso bat da edo amildegira jauzi bat?
Ezkajintasuna, antsietatea, beldurra, itxaropena.
Nekanerentzat, 42 urterekin, bere azken aukera izan daiteke ama izateko; Koldok urte batzuk gehiago dauzka eta heldutasuna lortzeko behar duen aitzakia litzateke aitatasuna. Baina, hori al da nahi dutena? Datorrena datorrela...
Informazio gehiago: Txalo Produkzioak