Poeta gonbidatua: Igor Estankona
Aurkezlea: Aritz Gorrotxategi
Musika: Musikene
Igor Estankona (Artea, Bizkaia, 1977). Igor Estankonak poesia landu du nagusiki gaur arte. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Oso gazte hasi zen idazten, eta ‘Arratiako Zantzoa’ literatura fanzinearen sorreran parte hartu zuen. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du –Euskaldunon Egunkaria, Euskadi Irratia, Gara, Deia, Argia...– euskal literatura kritika eginez eta kulturaren arloko artikuluak argitaratuz. 1998an, Anemometroa bere lehen poema liburua argitaratu zuen. Lau urte geroago, 2002an, bigarren poema liburua duena, Tundra. 2004ko Irun Hiria Poesia saria Igor Estankonak irabazi zuen, Ehiza eta nekea liburuagatik. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren aginduz, Basilio Pujanaren gainean ‘Bidegileak’ bildumarako egindako biografia publikatzen du 2007an, Basilio Pujana (1913-2005). 2009an bere laugarren olerki bilduma kaleratu zuen, Iratzeen esporak. Urte berean, Desira plazer 68-08: euskal poesia erotikoaren antologia atondu zuen, Josune Muñozen eta Edorta Jimenezen laguntzaz. Eta Moskito da argitaratu duen azken poema liburua, bosgarrena.
Aritz Gorrotxategi (Donostia-San Sebastián, 1975). Zuzenbidean lizentziatua, Aritz Gorrotxategiaskotariko generotan murgildu da, eta idazle ibilbide oparoa osatu du. Irun Hiria Poesia Saria irabazi zuen Amua bildumarekin. Gorrotxategik aurretik beste hiru poema-bilduma argitaratuak zituen. Taxi bat Hamletentzat, Zaldi hustuak eta Hariaz beste (Kritika Saria 2012). Koldar hutsa zara izeneko bere nobela 2020an aurkeztu zuen. ‘Pentsamendua eta Poesia’ jardunaldien antolatzaileetako bat da, baita Balea Zuria argitaletxearen sortzaileetako bat ere. Iritzi artikuluak eta literatur kritikak argitaratzen ditu euskaraz Correo Taldean.