Jarduera tailer artistiko batekin hasiko da: zipriztindu, isuri, busti, zirriborroak egin... mihisea forma eta kolorez bete arte. Adierazpen artistikoa emozioz josiko dugu. Museoko bisitan ere sentitzen dugunari erreparatuko diogu, arteterapia profesionalen eskutik. Guzti-guztiok baikara artearekin emozioak sentitzeko gai. Ondarearen Europako Jardunaldien barruko jardunaldia.
Adina: 6-12 urte
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko, aforo murriztuak dauden bitartean
*******************
Sarrerak salgai egongo dira urriaren 1etik aurrera 5 euroan familia bakoitzeko. Museoko bazkideentzat salmenta egun batzuk lehenago irekiko dugu (posta elektronikoz jakinaraziko dugu) eta sarrerak 4.5 euroan izango dituzte.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!