Euskal historia itsas historia da hein handi batean, eta okendotarren bidez primeran azaltzen da: borroketatik eta egitandietatik harago, itsasoari emaniko baina ezkontzen bidez lehorrari atxikitako familia xume baten goraldi sozioekonomikoa: garaipen eta porrot militarrak, baina baita burdingintza, merkataritza, kargu publikoak, eta lurrak, jauregiak, olak, itsasontziak eta komentuak... Ibilbide historiko ulertezina foru-lurraldeen testuinguru politiko-instituzionala gabe.
Areto nagusia.
Okendo eraikin zaharraren bisita gidatu bat egongo da urriaren 27an: 18:00 gaztelera / 19:00 euskara. Bisitan parte hartu nahi duenak izen eman beharko du urriaren 18tik aurrera (okendokulturetxea@donostia.eus). Aforo mugatua.
Organizan: Gordailu, Donostia Kultura