Aurten ere, Olentzero eta Mari Domingi Donostiara hurbilduko dira; aukera ezberdinak izango ditugu ikusteko. Goizez, Olentzero eta Mari Domingi Donostiako auzoak bisitatuko dituzte ibilbailu klasiko eta mikrobus batean Galtzagorri eta trikitixaren laguntzarekin. Arratsaldeko 15:30ean hasiko da gutun-ematea udaletxeko terrazan eta 17:30ean amaituko da. Ilara, arratsaldeko 17:10ean itxiko da eta bukatzeko, desfilea, arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
Olentzerok eta Mari Domingik jarduera honen funtzionamendu egokirako ezarritako protokoloa irakur eta bete dezatela eskatzen diete herritarrei.
Egitaraua eta COVID protokoloa Ibilbidea (jpg, 1.794 KB)