12:30etan, Añorga Txikiko eskola zaharran Iban Nikolai hasiko da eta ondoren Starblues, Petti eta Bidelapurrak, musikaz beteko dute Añorgako Harrobiaren plaza. Beraiekin, arteko hutsuneetan Dj Monky man ariko da.
Bazkaltzeko aukera izango da eta aurrez hartzea komeni da, (12).
Ekirock kultura eta teknologia batzen dituen proiektua da, eguzki-energiarekin bakarrik funtzionatzen duen komunikazio-zentro gisa erabil daitekeena.
Antolatzailea: AKKE (Añorgako Kultur eta Kirol Elkartea)