Rock Kam Broom 18:30ean Herrerako plazatik abiatuta eta ondoren Larratxoko K.E.an 20:30etatik aurrera ondorengo taldeak:
Sorkunde Rubio artista euskaldunak lau disko grabatu ditu, Kashbad rock taldeko kide izan zen 1990.ko hamarkadan eta Negu Gorriak, Joxe Ripiau eta Fermin Muguruza bezalako talde eta musikariekin grabatu izan du besteak beste.
Zarauztarrek 20 urte betetzen dituzte eta bere azken diska "Kaiolatik ihes" aurkeztuko digute.
Zumaiako talde honek, nahiz eta itsasertzetik etorri, basamortuko musika egiten dutela esan genezake, basatitik asko eta mortutik gutxi dutela erakutsiz. Oraingoan disko berriarekin datoz, "Medusa".
Proiektua 2010. urtean sortu zen Donostiako Beñat Antxustegik buruan zituen abestiak askatzeko. Beñatekin batera (kitarra eta ahotsa), Xalbak (bateria), Joskak (baxua), Gartxotek (korista) eta Xierrak (Saxo) osatzen dute taldea.
Antolatzaileak: Bizarrain, Xpressionk, Donostia Kultura