Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Bidebietan Zabu Zibu izeneko programa bideratuko da, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Isasa parkea (elizaren atzealdean) 17:00 - 18:00