Norvegia. Zuzendaritza: Reinert Kiil. Ekoizpena: Reinert Kiil, Kjetil Jensberg, Svein Andersen, Terje Strømstad / Filmcamp Kill Produksjon. Gidoia: Reinert Kiil. Argazkia: John Erling Holmenes Fredriksen. Musika: Monomen (Kim Berg, Levi Gawron). Muntaketa: Silje Rekk. Aktoreak: Frederik Wolf, Mats Reinhardt, Sondre Krogtoft Larsen, Espen Edvardsen, Sigmund Sæverud. Iraupena: 84 min
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Reinert Kiilek beldurraren arloan esperientzia dauka, arrakasta handia izan zuen eta gogoan dugun Dead Snow (2009) lanaren zuzendaritza artistikoan lan egin zuelako. Film hori ikarazko zinema norvegiarraren lan entzunetako bat da. Beste bat, Cold Prey (2006) film ahaztezin hura da. Hau ere ez dugu inoiz ahaztuko. Hortaz, Reinertek ez digu huts egingo. Gainera, Huseteko hiru protagonistetako bi naziak dira eta, oraingoan zonbi-egoeran ez egon arren, oso ondo funtzionatzen dute. Hala ere ez dira gaiztakeriaz betetako komikoak, maltzur zuhurrak baizik. Beldurrezko zineman hitleriarrek ondo funtzionatzen dute. Batez ere gidoian ordaindu beharreko zorren bat baldin badute. Batez ere babesteko sartzen diren etxean jarduera paranormalen bat badago Batez ere bandera norvegiarra kendu eta svastika igotzea bururatzen bazaie