Ekimen honek artea, eta bereziki dantza, familiara gerturatzea du helburu. Modu ludiko eta parte-hartzailean, familia osoak giro oso dibertigarrian sormen gaitasuna lantzeko, erritmo eta mugimenduan barneratzeko eta giza harremanetan sakontzeko aukera eskaintzen du ekimenak.
Oraingo honetan, Maider Oiartzabal dantzari eta koreografoak zuzenduko du dantza tailerra eta ordu eta erdiko lau sesiotan zabalduko da. Horrela familiek jarraiagoan lan egiteko aukera izango dute. Tailerraren azken klasea ate irekiekin izango da, horrela senitarteko eta lagunei egindako lana erakutsi ahal ziango dute.
8 eta 10 bitarteko haurren familiei zuzenduta dago eta haurrak gutxienez heldu batekin etorri beharko dute, saioan beraiekin partehartzeko. Helduek eta haurrek eman behar dute izena eta matrikula ordaindu.
IRAKASLEA: Maider Oiartzabal.
LEKUA: Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoa.
ORDUTEGIA: 10:30 - 12:30.
DATAK: URRIAK 29 / AZAROAK 5-12-19.
SALNEURRIA: 10 euro pertsona bakoitzeko 4 saioak barne.
Izen ematea urriaren 17an irekiko da.
INFORMAZIO GEHIAGO: posta elektronikoa / 943483860.