Tradizionalak ote dira dantza-jauzien inguruan hainbat lekutan hilero izaten diren hitzorduak? Alegia, gurea moduko tradiziozko gizartearen aisialdian, "mutxikoen" fenomenoak nolako bilakaera izan du, hain zuzen ere, tradizioa birsortzeko ahalegin horretan? Galdera horri tira eginaz dantza horien jatorriaz eta gaur egun dantzatzen diren moduaren inguruaz mintzatuko zaigu Patxi Perez Donostiako Koldo Mitxelenan antolatu dugun hitzaldi honetan.
Angelu, Bidarte, Baiona, Hiriburu, Urruña... hamaika dira hilero jauziak dantzatzeko hitzordua ezarrita duten lekuak, fenomeno horren inguruan publiko propioa erakartzen dutenak. Baina, ekimen hauek, tradizioaren jarraipen ote dira? tradiziozko dantzariak ote gara? XIX. mendeko edo XX. mende hasierako dantzariekin alderatzerik ba ote dugu?
Guilcher familiaren lana oinarri hartuta (Jean Michel berarena, Hélene emaztearena eta Yvon eta Naik seme-alabena batez ere), "mutxikoak" izenaz, Lapurdiko kostaldean bereziki indar handiz zabaldu den fenomeno honen jatorria eta oinarriak ezagutarazi asmoz datorkigu.
Hizlaria: Patxi Perez
Dantza Ikasik antolatutako hitzaldia