Kutxa Ekoguneak bere ekintza-eremua zabaldu du eta joan zen astetik eta ekainera arte ostiraletako arratsalde guztietan haurrentzako tailerrak emango ditu ingurumen-kontzientziaziorako 4 eta 12 urte arteko haurrentzat Garbera merkataritza-zentroko erdiko plazan.
Lantegi hauetan ingurumenarekiko errespetua sustatu nahi da eta bere iraupen eta mantentzearen garrantziaz jabetzea. Bertan erabiliko diren baliabideak naturalak, birziklatuak, Garberan bertan lortuak edo era jasangarrian ekoiztuak izango dira. Era berean, lantegi hauetan elkarbizitza sustatuko da errespetuzko ingurune batean.
Lantegi hauek doan izango dira, baina sartu ahal izateko Garberako Vip txartela beharko da.