Jarduera hau 5 urtetik gorako haurrentzat da.
Urgullen dagoen Natur Txokoa naturaren gela berezia da. Bere helburua da Ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez.
Garai batean Napoleonen Goardiarenak izan ziren azpiegitura hauetan, haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak antolatuko dira egunero. Era berean, astearte eta asteazkenetan arratsaldeko 18:00etan hasiko diren jarduera bereziekin ere tarte atsegina pasako dugu. Jarduera guztiak doakoak izango dira.
NATUR-TXOKOA
Gobernadorearen Bateria
11:00-13:30 eta 17:00 -20:00
Tfnoa.: 628130591