Airez dela, doministiku edota usoen hegaden bidez; kablez dela, ordenagailuen bidez; edonondik datoz gure bizitza lohitzera. Baina... Nortzuk dira ba birus hauek? Eskolara joaten al dira? Maitemindu egiten dira? Zergatik dira hain txikiak?
Birusak erasoan!!!
Baina hau guztia ez zaio bat ere axola Toni La Sali. Bera bere gauzetan dabil, hemendik hara, bere garbiketarako orgari bultzaka. Izango al da gizon hau horrenbesteko zikinkeria bakteriarrari aurre egiteko gai? Ez galdu elkarreraginezko ikuskizun hau ikusteko aukera. Kontu-kontalaria dirudi, baina ez da halakorik, nahiz eta Toni La Salek motorista kaskoa buruan jarri bere garbiketarako orga gidatzeko; ezta modan dauden umorezko bakarrizketa horietako bat ere, hemen ikuslegoak ez ditu soilik barre eta txaloak egingo; batzuek txotxongilo antzezlan baten aurrean gaudela diote, baina... Posible al da lanbas batek hitz egitea?