Oharra: antzezlan honen gaztelerazko bertsioa abenduaren 1ean taularatuko da (La casa de la llave).
Sorkuntza eszeniko ezohiko bat dugu hemen, bertan, hiru emakumezko aktore -Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo, Vito Rogado-, gizarte langile talde baten errraietan sartuko dira. Egunerokotasuna islatzen duten momentuen bitartez, indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi egoitzatako -larrialdi egoeretarako etxe bat eta abegi etxe bat- bizitza biluztuko digute.
Poema bilduma errukigabe honen egile den Mada Alderetek zazpi urtez egin zuen lan horrelako etxe batean hezitzaile gisa.
Ainara LeGardon sortzaile eta interprete iradokitzaile eta inkonformistak eginiko zuzeneko soinu banda landuak eta Maialen Sarasuaren irudiek diskordantziaz beteriko ikuskizun bat osatzen lagunduko dute. Egilearen hitzetan pertsonaientzako erabilitako izen bereziak izango dira, erarik gordinenean gerturatuko zaigun egia penagarri bezain ezezagun honetako, gezur bakarrak.
Informazio gehiago: Tanttaka Teatroa