Filosofia kale eta plazetatik aldendu dela esan ohi da, hain zuzen ere, Antzinako Grezian sortu zen lekuetatik. Galdera filosofikoek, hala ere, interesa pizten dute askorengan. Hori frogatzeko, sei filosofok gaur egungo zenbait gairi buruzko argudio kontrajarriak azalduko dituzte, labur eta zuzen, hiru eztabaidatan: umorearen eta zentsuraren mugak, normaltasunaren kontzeptua eta gizaki ez diren animaliekiko tratua.
*Aurkezlea eta moderatzailea: Ekai Txapartegi. Partehartzaileak: Belen Altuna, Alba Amilburu, Agustin Arrieta, Melania Moscoso, Maddi Nazabal eta Mikel Torres.
*Pentsatu! Jaialdiak sustatutako ekitaldia, EHUkultura eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusarekin elkarlanean.
Laguntzaileak: EHUkultura, UPV/EHU Gipuzkoa campusa