Pailazoek galdera egingo diote euren buruari: Nork agintzen du etxean? Nork eskolan? Eta kalean? Lagunartean?
Borobilean eseriko dira denak, begiak eta bihotzak elkarri begira: Arauak ezarri, ardurak hartu eta banatu, antolatu, nork bere lekua hartu, pozak, minak eta desirak elkarri kontatu, errespetua landu, elkar ulertzen saiatu, erabakiak hartu
Eman, jaso eta moldatu, bizikidetzaren sokatan funanbulista bihurraraziko gaituzte denok pailazoek.
Informazio gehiago: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Oharra: sarrerak salgai azaroaren 17ko 11:30tatik aurrera, soilik Donostia Kulturako leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
Antolatzaileak: Plazara Goaz, Donostia Kultura.