Maiatzaren 7an arratsaldeko 17:30ean irakurketa digitalaren E-rakurleak taldeak saio presentzial eta denontzat irekia egingo du Alderdi Ederren, Liburutegi Nagusiaren aurrean jarriko den Irakurgunean. Irakurketa gaia, Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako izango da. Solasaldian Ramon Saizarbitoriak eta Mari Jose Olaziregik parte hartuko dute.
Dinamizatzailea: Goiatz Labandibar.
Zuzendaria: Eneko Dorronsoro. Euskal Herria
Xalbadorren lau seme-alaben laguntzarekin, bertsolariaren atzean ezkutatzen zen pertsona azaleratzen ahalegindu da Dorronsoro.
Zarauzko lagun talde honek musika-estilo guztiak sartzen diren koktelera musikala lantzen du. Taldearen ibilbidearen hasierako urteetan ska musika egiten zuen Skastik ; sorreratik 10 urtetara, berriz, 9 musikariz osatutako talde honek funka bezalako beste hainbat genero ere jorratzen ditu. Hori dena berezko freskura, jai-giroa eta dantzagarritasuna galdu gabe.
Maiatzaren 7an Intxaurrondo K.E.an Ana Malagon Zaldua-ren Lasai, ez da ezer gertatzen eleberria aztertzeko aukera izango dugu.
Dinamizatzailea: Iratxe Retolaza
Kristo aurreko 50. urtean gaude. Galia guztia erromatarrengaitik okupatuta dago. Dena? Ez! Galiar herri txiki bat oraindik libreda, eta beti erasotzaileak gelditzen ditzute. Egoerakin suminduta , Julio Cesar taktikak aldatzeko erabakia hartzen du: beren armadak ezin izan dira indarrez. Horretarako, luxuzko erromatar herri bat eraikitzen , "Jainkoen egoitza".
Gure galiar lagunak erromatar erosotasunera eta luxura tentaldia esteko gai izango al dira? Turismoaren herri erakargarri soil bat bihurtuko al da? Asterix eta Obelixek Cesar-en plan horiek txunditu beharko dituzte.
Antonio Casado da Rocha eta Oier Guillan, Gorka Belaskoren marrazkiekin osatutako irakurraldia. Islandiera ikasten eta Elkartasun basatia liburuek komunean dituzten hainbat gai eta irudi abiapuntutzat harturik, enpatia ariketa bat proposatzen dute Antonio Casadok eta Oier Guillanek, poema berri eta hautatuak irakurriz eta iruzkinduz. Euskal literatura garaikidea gizarteratzeko asmotan, poesia ez diren arte formekiko elkarlana bilatu nahi dute bi poeta hauek. Oierren poemak partitura gisako testuak badira, Antoniorenak erabiliko dituzte mihise gisan, eta horren gainean Gorkaren marrazkiek irakurketa grafiko bat eskainiko dute. Pantaila bihurtuta, mihise horretan agertuko dira Islandia, Donostia, familia kontuak, sumendiak, hizkuntzak, lurraldetasuna, iparraldeko paisaiak eta bidaiak...