Tailer honetan haurrek, jolasen bidez, asmatu beharko dute egun horretan entzungo duten istorioa zein den, lehenengo, eta gero eskulan bat egingo dute egun horretan landuko den gaiaren inguruan.
Kutxa Magikoa, Amarako Haurtxokoarekin batera antolatutako jarduera da.
Adin gomendatua: 6 - 9 urte.
Sorbet eta Tagoma, Frizer enperadorearen armada hondatutakoan bizirik geratuko bi kide, Lurrera datoz. Dragoi Bolak erabiltzeko asmoa daukate ezpazioko gaizkilea berpiztu eta haren inperioa berreraikitzeko. Hilabete batzuk geroago, Frizer berbera dator Lurrera armada handi batekin, helburu bakar bat buruan hartuta: Son Gokuz mendekatzea. Goku eta Vegeta entrenatzen ari dira Bills eta Whisekin: haiek itzuli bitartean, Gohanek, Satan Txikik, Krilinek eta beste lagunek aurre egin beharko diete inbaditzaileei. Frizerrek, ordea, eraldatze berri bat egitea lortu du bizitzan lehenengoz entrenatu ondoren, eta bere indar ikaragarria erakustea erabakitzen duenean, Gokuk eta Vegetak bakarrik aurre egin ahal izango diote Lurra erabateko hondamenetik salbatzeko.
Iraupena: 93 minutu
Adina: 7 + urte
Donostiako aurtengo zinemaldian aurkeztutako filma
Jai Alairen historia sinestezina kontatuko digu dokumentalak, mundu horretan aritutako pertsona ospetsuenen bitartez. Ugariak dira haien biografien eta Jai Alairen historiaren arteko paralelismoak. Hasiera apalak; arrakasta handiak mundu osoan, publiko agurgarriz betetako frontoietan; identitatearen galera, joko tradizional bat guztiz bestelako balioak dituzten gizarte batzuetara egokitzean...
J.B. (euskara, espainiera eta ingelesa) espainierazko azpidatziak.
Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak bere liburua aurkeztuko du.
Lan honetan Errekondok baratzearen bitxikeriak eta xehetasun guztiak azaltzen ditu.
Euskal Herriko ezaugarri berezietara egokituz.
Aurkezpenaren ondoren, baratzearen inguruko kezkak eta zalantzak argitzeko solasaldia izango da egilearekin.
Baserriak garai bateko mundua irudikatzen du, geure begien aurrean desagertzen ari diren bizitzeko modua, jakintza eta balioak. Baserria sendia da, eta mende luzez oinordetzan jasotako jakintzan ditu sustraiak. Familian bi munduk talka egiten dute, eta bertan eteten da gurasoen eta seme-alaben arteko lokarria. Tomasen eta Isabelen seme-alabek mundu zahar eta berriaren arteko gatazka biziko dute; nola ihes egin baserriari jakintzaren katea eten gabe, nola aukeratu bidea arbasoei traizio egin gabe. Amaiak artearen bidez egingo die aurre barruan dituen bi mundu horiei. Bere bideari jarraitzeko baserritik irten beharko du eta aitari aurre egin, zauriak eragin eta lotura hori eten. Aurrera egiteko, ordea, arbasoen herentziarekin bizitzeko modua topatu beharko du. Bien bitartean, guztiei begira dago amama. Haren begiradak mutazio horri nolabaiteko zentzua emango balio bezala: bukatzen ari den munduari zein sortzen ari bide denari.
Euskal Zinemaren Irizar saria Donostiako Zinemaldian
J.B. (euskara) gaztelerazko azpidatziekin
Haur txikienei egokitutako pelikula da 'Yoko eta lagunak'. Istorio luze eta korapilotsuak jarraitzea zaila egiten zaienez, film honek hasi eta bukatu egiten diren istorio txikiak txertatzen ditu istorio nagusi batean.
Filmak aire librean jolastearen garrantzia aldarrikatu nahi du. Umeek behar-beharrezkoa dute askatasunarekin -eta segurtasunarekin- jolasteko aukera emango dien ingurune bat, beraien garapen emozional, sozial eta fisikoa bideratzeko. Horretarako asmatu dute Vik eta bere familiaren istorioa.
'Yoko eta lagunak' Juanjo Elordi eta Rishat Gilmetdinovek zuzendu dute eta Yokoren Kluba, Somuga, Dibulitoon eta Wizartek ekoiztu dute. ETBren partaidetzarekin egindako filmaren banaketaz Bartonfilms arduratuko da.