Inaugurazioa: Maiatzaren 6an, 19:30etan, egilea bertan dela.
Batzuen batzuk. Horixe da Maite Gurrutxagaren erakusketa honetan ikusi ahal dena; bere lan ibilbidean egindako hainbat ilustrazioen aukeraketa bat. Akuarela, arkatz eta axotez baliatuta abiatutako bideak, unibertso desberdinak une bakoitzean, baina lengoaia berak lotuak.
Batzuk lan pertsonalak, besteak elkarlanean egindakoak, barne elkarrizketetatik ateratakoak edota kanpotik iradokitakoak, denak ere beragan ilustrazioak eta literaturak sortzen duen grinetik sortutako lanak dira.
Aurtengo XV Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa erakusketa honetan oinarritzen da.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Zuloaga Plazan 17:00 - 18:00
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Zuloaga Plazan 18:00 - 19:00
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Igeldoko Plazan 16:30 - 17:30
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Igeldoko Plazan 17:30 - 18:30
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Intxaurrondon Zabu Zibu izeneko programa burutuko da oraingoan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Bernat Etxepare Plaza 17:00
Donostia Kulturako antzerki ikastaroetako erakustaldiak.
Lugaritzen 9 eta 12 urte bitartekoen haurrentzat aurten ematen ari den Antzerkia izeneko ikastaroko ikasleek Aitor Navarrok zuzenduta Central Park izeneko antzezlana eskainiko dute.
Antzerki erakustaldi hau urtero egiten da maiatzean eta ekainean. Urtetik urtera, Donostiako nahiz inguruetako gero eta antzerki talde gehiago joan dira parte hartzen ekimen honetan. Egitasmo honi esker, profesionalak ez diren antzerki taldeek, Donostiako agertoki nagusietan antzeztu dezakete topaketek irauten duten bitartean. Antzerki topaketaren saioak goiz eta arratsaldekoak dira Antzoki Zaharrean, Lugaritz Kultur Etxean (Antigua) eta Gazteszenan (Egia Kultur Etxea)
Maiatzak 23 - 18:30 - Mirad, Bosniako mutiko bat - Santo Tomás Lizeoa B.
Maiatzak 24 - 18:00 - Koloreidoskopioa - Santo Tomás Lizeoa A.
Maiatzak 25 - 20:00 - Antigona (Sepelio en Tebas) - Zurriola Antzerki Eskola
Informazio gehiago: 2016ko Gazteen Antzerki Topaketak.
Umorea eta inteligentzia oinarrian hartuta, erasoen aurrean erosotasunez egin ditzakegun erantzun eta erabili ditzakegun estrategietan jarriko dugu atentzioa. Egoera horiek komikien bidez landuko dira. Diskurtso berrietan sakondu eta ondo pasatzeko tartea izango da. “Axpi”-k (Ainara Azpiazuk) gidatuko du komikigintza saio berezi hau.
Helburuak:
- Egunerokoan topatzen ditugun hizkuntza erasoei erantzuteko estrategiak asmatzea.
- Euskararen aurkako diskurtsoei inteligentziaz, umorez eta sormenez erantzuteko estrategiak asmatu eta komikien bidez lantzea.
Doakoa izango da tailerra eta materiala bertan egongo da eskura. Irudimena eta gogoa ekarri, besterik ez!
Izena emateko edo informazio gehiago: bagera@bagera.eus / 943005074