Inaugurazioa: Maiatzaren 6an, 19:30etan, egilea bertan dela.
Batzuen batzuk. Horixe da Maite Gurrutxagaren erakusketa honetan ikusi ahal dena; bere lan ibilbidean egindako hainbat ilustrazioen aukeraketa bat. Akuarela, arkatz eta axotez baliatuta abiatutako bideak, unibertso desberdinak une bakoitzean, baina lengoaia berak lotuak.
Batzuk lan pertsonalak, besteak elkarlanean egindakoak, barne elkarrizketetatik ateratakoak edota kanpotik iradokitakoak, denak ere beragan ilustrazioak eta literaturak sortzen duen grinetik sortutako lanak dira.
Aurtengo XV Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa erakusketa honetan oinarritzen da.
Asiako gune askotan banbuaren erabilera oso zabaldua dago, eguneroko erreminta eta eraikuntzetan. Lorazaintzan, itxiturak eta langak banbuzkoak dira, eta bere mozketa zorrotza eta korapiloak, gure parke eta baratze batzuetako ezaugarri dira.
Bertsolariak:
Jon Maia
Amets Arzallus
Alaia Martin
Beñat Gaztelumendi
Xamoa
Gorka Etxeberria
Gai Jartzailea: Amaia Agirre
Sarrera: 10€
Sarrerak salgai: Kata (Egia), Zulo Zahar (Intxaurrondo), Triku-Harri (Antigua) eta Landare (Errenteria).