EUSKARAZKO EMANALDIEN DATAK: Ekainak 21,24, 29 eta 30. Uztailak 7,8,15,16,23 eta 24.
Gaztelerazko emanaldien datak begiratzeko: Sueño de una noche de verano.
William Shakespeare hil zela 400. urteurren honetan, bere lan adierazgarrienetako baten eszenatoki bihurtuko da Cristina Enea parkea. Antzerkia, dantza eta musika elkartzen dituen ikuskizuna da eta publikoari parte hartzeko aukera eskaintzen dio, izan ere, ikus-entzuleak ezteietako bazkariko gonbidatuak bihurtuko dira. Arratsaldero, 250 pertsona inguru gonbidatuko dira eztei aurreko agape batean parte hartzera, eta jai-giroan, behin gaua iristean, antzerkia, musika eta dantza elkartzen dituen kontakizun ibiltari batean murgilduko dira, Cristina Eneko baso liluragarriko bazter eta bidexka harrigarrietan barna.
Iñaki Rikarte eta Fernando Bernués dira zuzendariak eta Patxo Telleriak egin du egokitzapena.
Sarreren salmenta: DSS2016EUren gunean.
AEB. Stephen Owen. 2003.
Adina: Denontzat.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago: Barbie of Swan Lake
San Telmo Museoak larunbatetan bisita gidatuak eskaintzen ditu, 12:30ean euskaraz eta 17:30ean gaztelaniaz, 1516-2016. Bake-itunak erakusketa ezagutzeko.
Bisita gidatu hauek ordubete irauten dute eta publiko guztiei zuzenduta daude.
Bisita programatu hauetaz gain, taldeentzako bisita gidatuak hitzartu daitezke 943 48 15 61 telefono zenbakira deituz edo stm_erreserbak@donostia.eus helbide elektronikora idatziz.
Zenbat hizkuntza hitz egiten ote dira Donostian? Denon artean jakingo dugu!
101 L proiektuan Donostian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzen ari dira Badihardugu elkartekoak, Donostiako aniztasuna ezagutu nahi dutelako. Eta ezagutarazi. Aniztasun hori ezkutuan dagoelako.
Bertan, kalean egongo den autokarabana ibiltari batean, elkarrizketa txiki bat egingo dizute, bideoan.
Uztailaren 2an, gainera, tailer bat antolatu dute Alderdi Ederren, elkarrizketatzaileak herritarrak eurak izan daitezen. Kamera eta mikrofonoaren atzean egon nahi baduzu, idatzi koordinatzailea@badihardugu.com emailera.
Uztailak 2: Alderdi Eder, udaletxe aurrean (11:00-14:30/16:00-18:00)
Santa Ixabel eguna dela ea Altzako jaietan, bertsolariak egongo dira eguerdian eta arratsaldean idi-plazan eta Altzatarrako bazkarian.
Bertsolariak:
Sustrai Colina eta Alaia Martin
Antolatzaileak: Altzako Bertsozaleak, Altzatarrak Elkartea
Igeldoko festen programazioaren barruan, uztailaren 2an, larunbatean, goizaldean, Gaupasa egongo da Iratzar taldearekin eta DJ Jo Ta Txo-rekin.
Azokaren gunea liburu eta disko salmentarekin uztailaren ean inauguratu da Gipuzkoa Plazan eta zabalik egongo da uztailaren 17 arte.
Azokaren ordutegia: goizez 11:00-13:30 eta arratsaldez: 16:30-20:00.
Oharra: ordutegia aldatzeko eskubidea Liburu Azoken Batzordearen esku gelditzen da.
X
Donostiapedia liburuaren proiektua bideratzeko hainbat lantegi antolatuko dira urtean zehar.
Lantegiak hilean behin egingo dira eta Donostiako leku desberdinetan egingo dira. Bertan Wikipedian editatzeko oinarrizko pausoak ikasiko dituzu eta beste lankide batzuekin gogoko duzun gaia lantzeko aukera izango dugu monitore baten laguntzarekin. Komeni da lantegi hauetara norberak bere ordenagailu eramangarria ekartzea.
Lantegi guztiek ordutegi berdina izango dute, 10:30etik 13:30era. Lantegia azpiko bi ataletan banatuko da: