Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.
Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.
Errautsak eta Hamleten ondoren, Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia berriro elkartu dira antzezlan berri batean.
Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Pako Revueltas eta Erika Olaizola osatzen dute Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren lanaren aktore zerrenda, Ximun Fuchsen zuzendaritzapean.
Ikasbide Kultur Elkarteak azaroan zehar zenbait ekitaldi burutuko ditu bere elkartean (Isabel II, 10), besteak beste:
Azaroaren 10ean, Kote Camachok gai anitzeko hiru filmeen aurkezpenean parte hartuko du, arratsaldeko 19:30etan.
San Telmo Museoak bisita gidatua eskaintzen du Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936 erakusketa ezagutzeko, 18:30ean, euskaraz.
Bisita gidatu hauek ordubete irauten dute eta publiko guztiei zuzenduta daude. Ikusi hemen Modernitate bakan bat erakusketarekin lotutako jarduera guztiak, tartean, bisita gidatuen eskaintza.
Bisita programatu hauetaz gain, taldeentzako bisita gidatuak hitzartu daitezke 943 48 15 61 telefono zenbakira deituz edo stm_erreserbak@donostia.eus helbide elektronikora idatziz.
Francoren diktadura garaian milaka familiek egin zuten estatuko beste herri batzuetatik Euskal Herrirako bidea, horien artean Jon Maiarenak.
Nola iristen da mantxurriano, koreano, belarrimotz, hezurbeltz haien ondorengo bat bertsolari izatera?
Jon Maiak berak kontatuko digu.
Ekitaldian zehar MIKEL KARTON-ek bere kantaren bat joko digu.