Agenda

  • Al
  • Ar
  • Az
  • Og
  • Or
  • Lr
  • Ig
  • 1
    • Amama
      Cristina Enea. Ingurumen Baliabideen Etxea
    • Mintzodromoa, ARCCO merkatalgunea
      ARCCO Merkatalgunea
    • Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936
      San Telmo Museoa
  • 2
    • Batek daki! musikala, Jaso Ikastola
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Donostia Bertsotan
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
    • Lur eta Urtziren bidaia
      Ernest Lluch K.E.
  • 3
    • Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936
      San Telmo Museoa
    • JoLabs Haur eta familientzat tailerrak
      Tabakalera
    • Salto. Familia eleketak
      Tabakalera
  • 4
    • Marikixkur eta hiru hartzak, Glu Glu
      Antzoki Zaharra
    • Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936
      San Telmo Museoa
    • Emozioz beteriko aurpegia
      Ekogunea Hernani-Rekalde z/g (GI-2132 2.km)
  • 5
    • Euskararen Eguna Parte Zaharrean
      Parte Zaharrean
  • 6
  • 7
    • Organismo Bizien Agentzia: Erakusketara bisita solasaldiak
      Tabakalera
    • Garfield: A Tail of Two Kitties (Garfield 2, 2006)
      Egia K.E.
  • 8
    • Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936
      San Telmo Museoa
  • 9
    • Rio (2011)
      AIETE K.E.
  • 10
    • Irakurketa kluba
      Liburutegi Nagusia - Haur Saila
    • Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936
      San Telmo Museoa
    • Artista liburuan tinta eta hariekin jolasten
      San Telmo Museoa
  • 11
    • Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936
      San Telmo Museoa
  • 12
    • Laranja bat zaborretan, Patxi Zubizarreta
      Lugaritz K.E.
  • 13
    • Programazio hastapenak
      Tabakalera
    • Modernitate bakan bat, Asier Mendizabal
      San Telmo Museoa
    • Elur bustia, Pello Lizarralde
      Liburutegi Nagusia - San Jeronimo - Ekitaldi aretoa
  • 14
    • Kutxa Magikoa
      Ernest Lluch K.E.
    • Kutxa Magikoa
      Ernest Lluch K.E.
  • 15
    • Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936
      San Telmo Museoa
    • Zea Mays + Physis Versus Nomos
      Intxaurrondo K.E.
    • Kapulana bat zintzilik
      Okendo K.E.
  • 16
    • Koadernoa zuri, Hika Teatroa
      Gazteszena (Egia K.E.)
    • Cabezafuego
      Garoa Kultur Lab
    • Altza denboraren joan etorrian
      Larratxo K.E.
  • 17
    • Koadernoa zuri, Hika Teatroa
      Gazteszena (Egia K.E.)
    • Argazki bodegoia
      San Telmo Museoa
    • Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936
      San Telmo Museoa
  • 18
    • Mendira naiz, Oskarbi
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Zutaz kantatzeko, Bide Ertzean
      Antzoki Zaharra
    • Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936
      San Telmo Museoa
  • 19
    • IGELAK
      Antiguo Berri Zinema
    • Gabonak Zuretzat
      Donostiako 17 auzotan
  • 20
    • Gabonak Intxaurrondoko Haurtxokoan!
      Intxaurrondo K.E.
    • IGELAK
      Antiguo Berri Zinema
    • Donostia eta Europako hizkuntzen perspektiba sozio-historikoa jardunaldia
      Tolare baserria (Almortza bidea, 6)
  • 21
    • Gabonak Intxaurrondoko Haurtxokoan!
      Intxaurrondo K.E.
    • IGELAK
      Antiguo Berri Zinema
    • Gabonak Zuretzat
      Donostiako 17 auzotan
  • 22
    • Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936
      San Telmo Museoa
    • Liburu Txiki Kluba
      Lugaritz K.E.
    • Euskal mitologia eta ahozkotasuna: Olentzero
      Ernest Lluch K.E.
  • 23
    • Astonauta, Ene kantak
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Euskal mitologia eta ahozkotasuna: Olentzero
      Ernest Lluch K.E.
    • Artean mara-mara
      San Telmo Museoa
  • 24
    • Euskal mitologia eta ahozkotasuna: Olentzero
      Ernest Lluch K.E.
    • Gabonak Intxaurrondoko Haurtxokoan!
      Intxaurrondo K.E.
    • IGELAK
      Antiguo Berri Zinema
  • 25
    • Euskal mitologia eta ahozkotasuna: Olentzero
      Ernest Lluch K.E.
    • Gabonak Intxaurrondoko Haurtxokoan!
      Intxaurrondo K.E.
    • IGELAK
      Antiguo Berri Zinema
  • 26
    • Estutu, Gari & Maldanbera
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Kartoibiraka, Markeliñe
      Ernest Lluch K.E.
    • Euskal mitologia eta ahozkotasuna: Olentzero
      Ernest Lluch K.E.
  • 27
    • Euskal mitologia eta ahozkotasuna: Olentzero
      Ernest Lluch K.E.
    • Kooperarock, Teatro Paraíso
      Gazteszena (Egia K.E.)
    • Artearekin jolasean
      San Telmo Museoa
  • 28
    • Danborren hotsa, Txotxongillo Taldea
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
    • Euskal mitologia eta ahozkotasuna: Olentzero
      Ernest Lluch K.E.
    • Barbie eta intxaur hauskailua (Barbie and the Nutcracker, 2001)
      AIETE K.E.
  • 29
    • Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936
      San Telmo Museoa
    • Euskal mitologia eta ahozkotasuna: Olentzero
      Ernest Lluch K.E.
    • Titirikontu-kontari, Teatro Gorakada
      Gazteszena (Egia K.E.)
  • 30
    • Marikixkur eta hiru hartzak, Glu Glu
      Larratxo K.E.
    • Magia lapurra, Txalo Produkzioak
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Euskal mitologia eta ahozkotasuna: Olentzero
      Ernest Lluch K.E.
  • 31
    • Gabonak Zuretzat
      Donostiako 17 auzotan
Aurrekoa Azaroa 12 Larunbata Hurrengoa
  • Al
  • Ar
  • Az
  • Og
  • Or
  • Lr
  • Ig
  • 1
    • THE HOUSE / HUSET (2016)
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Kalebegiak
      Principe Zine Aretoak
  • 2
    • Prop & Berta (2001)
      Egia K.E.
    • UNDER THE SHADOW (2016)
      Antzoki Zaharra
    • THE WAILING / GOKSUNG (2016)
      Victoria Eugenia Antzokia
  • 3
    • Bihotz salataria, Atx Teatroa
      Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
    • ANTENNA / ANTENA (2003)
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Kalebegiak
      Principe Zine Aretoak
  • 4
    • Nazioarteko film laburren maratoia
      Victoria Eugenia Antzokia
    • THE GRUDGE (Ju-on, 2003)
      Victoria Eugenia Antzokia
    • San Telmo Museora bisita
      San Telmo Museoa
  • 5
    • Zapatila gorridun mutikoa, Ados Teatroa
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
    • Txangoa. Soinuenea: herri musikaren txokoa. Oiartzun
      Eliza kalea
    • Azken eguzkilorea, Patata Tropikala Taldea
      Okendo K.E.
  • 6
    • I AM A HERO (2015)
    • Landare irribarretsua
      Ekogunea Hernani-Rekalde z/g (GI-2132 2.km)
  • 7
    • Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat, David Foster
      Lugaritz K.E.
    • Eskultura baino gehiago, Koldobika Jauregi
      Okendo K.E.
    • Elkarrizketa Filosofikoak
      Urrats Euskaltegia (Amezketarrak, 12)
  • 8
    • Software eta Hardware librea
      Tabakalera
    • Azken hitzordua, Sándor Márai
      Liburutegi Nagusia
    • Komikilabea: Zarrakamalda, Mattin
      Intxaurrondo K.E.
  • 9
    • Francoren bilobari gutuna
      Egia K.E.
    • Nola aurreztu energia elektrikoaren kontratazioan
      Koldo Mitxelena
    • Asteazkenetan Ubiken!
      Tabakalera
  • 10
    • Francoren bilobari gutuna
      Egia K.E.
    • Kote Camacho
      Ikasbide Kultur Elkartea
    • Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936
      San Telmo Museoa
  • 11
    • Francoren bilobari gutuna
      Egia K.E.
    • Goma Eva maskara tailerra
      Casares K.E.
    • San Martin Topaketak
      Eliza kalea
  • 12
    • Francoren bilobari gutuna
      Egia K.E.
    • V. Altzatarock
      Larratxo K.E.
    • Oskoleko mina, Farrés Brothers
      AIETE K.E.
  • 13
    • Francoren bilobari gutuna
      Egia K.E.
    • Onenak, Lau Behi
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936
      San Telmo Museoa
  • 14
    • BADUZU proiektuaren aurkezpena
      Bagera Elkartea (Hernani, 15)
    • AUZOKOAK dokumentalaren aurkezpena
      Egia K.E.
  • 15
  • 16
    • Incógnita Patagonia, Eñaut Izagirre
      Okendo K.E.
  • 17
    • Kitto, nik utziko dut; Amagoia Lauzirika
      Ernest Lluch K.E.
    • Amaiur 2016, Mikel Legorburu
      Ikasbide Kultur Elkartea
    • Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936
      San Telmo Museoa
  • 18
    • Zerura eroria, Anodino Teatroa
      Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
    • Gaua ene begian; Karlos Gimenez, Amaia Zubiria, Francisco Herrero
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
    • Kitto, nik utziko dut; Amagoia Lauzirika
      Ernest Lluch K.E.
  • 19
    • Zerura eroria, Anodino Teatroa
      Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
    • Egunen batean, Behibi´s
      Ernest Lluch K.E.
    • Asterix: Jainkoen egoitza (Astérix: Le domaine des dieux, 2014)
      Tomasene K.E.
  • 20
    • Pantxoa Carrere
      Antzoki Zaharra
    • Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936
      San Telmo Museoa
    • Landare irribarretsua
      Ekogunea Hernani-Rekalde z/g (GI-2132 2.km)
  • 21
  • 22
    • Donostiako kantak, Easo-Araoz Abesbatza + Donostiako Udalaren Txistulari Taldea
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Ipuinak musikarekin
      AIETE K.E.
    • Liburu Txiki Kluba
      Lugaritz K.E.
  • 23
    • Kutxa Magikoa
      Ernest Lluch K.E.
    • Gau bat operan (A Night at the Opera, 1935)
      Tabakalera
    • Asteazkenetan Ubiken!
      Tabakalera
  • 24
    • Urtain, Zurriola Antzerki Eskola (Biga Taldea)
      Egia K.E.
    • Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936
      San Telmo Museoa
    • Amama (2015)
      Tomasene K.E.
  • 25
    • Bertso afaria
      Ikasbide Kultur Elkartea
    • Zientziarekin jolasean: Propulsio kimikoa
      Casares K.E.
    • King Kong Neska
      Bagera Elkartea (Hernani, 15)
  • 26
    • Belarmiñak
      Le Bukowski
    • Oa-Huetak, Elirale
      Tomasene K.E.
    • Tipi-Tapa, Korrika!; Pirritx, Porrotx eta Marimotots
      Intxaurrondo K.E.
  • 27
    • Maite K, Amestü Elkartea
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Santa Clausen Kondaira
      Amara Berri Ikastetxea
    • Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936
      San Telmo Museoa
  • 28
  • 29
    • Euskararen Eguna Amara Berrin
      Amara Berriko Gaztelekua
    • Euskararen Eguna Bidebietan
      Bidebietako Haurtxoko eta Gaztelekua
    • Euskararen Eguna Egian
      Egiako Haurtxoko eta Gaztelekua
  • 30
    • Asteazkenetan Ubiken!
      Tabakalera
    • Euskararen Eguna Amara Berrin
      Amara Berriko Gaztelekua
    • Euskararen Eguna Egian
      Egiako Haurtxoko eta Gaztelekua

Francoren bilobari gutuna

Azaroa 09 - 13 • 20:00 • Egia K.E. (Egia) Antzerkia eta Dantza

Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.

Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.

Errautsak eta Hamleten ondoren, Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia berriro elkartu dira antzezlan berri batean.

Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Pako Revueltas eta Erika Olaizola osatzen dute Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren lanaren aktore zerrenda, Ximun Fuchsen zuzendaritzapean.

Erosketa Kutxan aktibatuta
Gehiago irakurri

V. Altzatarock

Azaroa 12 • 20:30 • Larratxo K.E. (Altza-Larratxo) Musika

Rock Kam Broom 18:30ean Herrerako plazatik abiatuta eta ondoren Larratxoko K.E.an 20:30etatik aurrera ondorengo taldeak:

Sorkun

Sorkunde Rubio artista euskaldunak lau disko grabatu ditu, Kashbad rock taldeko kide izan zen 1990.ko hamarkadan eta Negu Gorriak, Joxe Ripiau eta Fermin Muguruza bezalako talde eta musikariekin grabatu izan du besteak beste.

Eraso!

Zarauztarrek 20 urte betetzen dituzte eta bere azken diska "Kaiolatik ihes" aurkeztuko digute. 

Voltaia

Zumaiako talde honek, nahiz eta itsasertzetik etorri, basamortuko musika egiten dutela esan genezake, basatitik asko eta mortutik gutxi dutela erakutsiz. Oraingoan disko berriarekin datoz, "Medusa".

Physis vs  Nomos

Proiektua 2010. urtean sortu zen Donostiako Beñat Antxustegik buruan zituen abestiak askatzeko. Beñatekin batera (kitarra eta ahotsa), Xalbak (bateria), Joskak (baxua), Gartxotek (korista) eta Xierrak (Saxo) osatzen dute taldea.

Erosketa Kutxan aktibatuta
Gehiago irakurri

Oskoleko mina, Farrés Brothers

Azaroa 12 • 17:00 • AIETE K.E. (Aiete) Euskaraz

Jon dortokak maskorreko mina du. Ez bisitek, ez opariek ezta belartxoek ere ez dute Juanen mina arintzen. Sendagilearenera joan beharra du. Baina Jonek ez du hori bat ere atsegin... nor ez da sendagilearenera joatearen beldurrez? Taaat zigiluarekin egindako konpainiaren lehenengo ikuskizuna da. Txikienen belarri eta begiei zuzendua.

Oskoleko mina haurrek sendagilearen aurrean izaten duten ikara umorez eta samurtasunez bizitzeko ikuskaria da.

Adina: +4 urte.

Oharra: Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:30etik aurrera (edukiera bete arte).

Gehiago irakurri

Irakurketa kluba

Azaroa 12 • 11:00-12:30 • Liburutegi Nagusia - Haur Saila (Parte Zaharra) Euskaraz

Irakurketa sustatzeko kluba. 6-8 urteko umeentzat gurasoekin. Saio hauetan, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Hilean behin, larunbatetan, data hauetan:

2016: azaroak 12; abenduak 10.

2017: urtarrilak 14; otsailak 11; martxoak 11; apirilak 22.

Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da (haurliburutegia@donostia.eus)

Gehiago irakurri

Artean jazz. Mugikariak

Azaroa 12 • 17:00 • San Telmo Museoa (Parte Zaharra) Kultura +
Kontzeptu artistikoak hobeto ulertzen saiatuko gara gorputzaren mugimenduarekin

Modernitate bakan bat erakusketan dauden pieza ezberdinen esanahia eta erritmoa lantzen duen sormen tailerra. Musika eta artearen arteko lotura erritmoaren eta mugimenduaren bidez egingo da.

Tailerraren lehen zatian erakusketa-aretoan ikusten dutenari erritmoa jarriko diete familiek. Bigarren zatian, hezkuntza tailerrean, mugitzen diren elementu abstraktu eta figuratiboak sortuko dituzte, horiek zintzilik jarrita aurrez erabakitako erritmoa har dezaten.

Haurren adina: 6-12 urte.

Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago

Gehiago irakurri

Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936

Azaroa 12 • 12:30 (euskaraz), 17:30 (gaztelaniaz) • San Telmo Museoa (Parte Zaharra) Kultura +

San Telmo Museoak larunbatetan bisita gidatuak eskaintzen ditu, 12:30ean euskaraz eta 17:30ean gaztelaniaz, Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936 erakusketa ezagutzeko.

Bisita gidatu hauek ordubete irauten dute eta publiko guztiei zuzenduta daude.

Bisita programatu hauetaz gain, taldeentzako bisita gidatuak hitzartu daitezke  943 48 15 61 telefono zenbakira deituz edo stm_erreserbak@donostia.eus helbide elektronikora idatziz.

Gehiago irakurri

San Martin Topaketak

Azaroa 11 - 12 • • Eliza kalea (Loiola-Martutene) Kultura +

11 Loiola K.E.

19:00 Kantujira entsegua eta gazteentzat tailerrak: txalaparta, irrintzi eta adarra. 


12 Eliza kalea.

12:00 Kantujira.

13:00 Odolki dastaketa.

16:30 Mus txapelketa. Hontza Kultur Elkartea.

17:00 Txalaparta, irrintzi eta adarra tailerrak.

Librea aforoa bete arte
Gehiago irakurri

Mintzanet eguna

Azaroa 12 • 14:00 • Araeta jatetxea (Zubieta) Euskara +

Azaroaren 12an Mintzanet Eguna ospatuko dugu, eta zu bertara gonbidatu nahi zaitugu. Aurten, gainera, asmo bikoitza dute: batetik, III Mintzanet Sariak banatzea, eta bestetik, Necocheako Euskal Aste Nazionalean, lehendabizikoz, ospatuko duten Mintzodromoarekin bat egitea. Horretarako, 18:00etan Mintzodromo bat egingo dute eta beraiekin Internet bidez konektatuko dira ekitaldia elkarrekin hasteko.

Hau guztia ospakizun giroan izan dadin, aurretik bazkaltzeko elkartuko gara. Ospakizun guztia Araeta jatetxean (Zubietan) izango da (25 euro).

Interesa baduzu info@mintzanet.net helbidera idatzi edo 943 504 206 telefonora deitu.

 

Gehiago irakurri

Koloretako basoa

Azaroa 12 - 13 • 12:30, 17:30 • Ekogunea Hernani-Rekalde z/g (GI-2132 2.km) (Aiete) Tailerrak

Koloretakoak dira gure basoak. Udaberrian berde berdeak dira hostoak eta lore koloretsuak agertzen dira, udaran aldiz, hostoak berde jarraitzen dute eta loreak fruitu bilakatu. Udazkenean, hostoak kolorez aldatzen dira, gorria, horia, marroia … zimeldu eta erori arte. Neguan, biluzik egoten dira zuhaitz gehienak.
Egingo al ditugu koloretako zuhaitzak?

3-12 urteko haurrentzat.

Prezioa: 4 euro umeko

Eman izena

Gehiago irakurri

JoLabs Haur eta familientzat tailerrak

Azaroa 12 • 10:00 - 13:00 • Tabakalera (Egia) Tailerrak

Larunbateroko JoLabs saioei beste itxura bat emango diegu datorren hilabeteetan. Ikasketarako eta sorkuntzarako gunea izaten jarraituko du, baina lantegi estrukturatu moduan landu beharrean epe ertaineko proiektuen bidez garatuko da, formato libreago batean. Modu honetara haur zein gurasoen iniziatiba, sormena eta egiteko gogoa bultzatuko dira.

Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (DIWO) filosofiei jarraituko diegu, eta Egizu Familian (DIF) formatoa sortuko dugu. Autoikaskuntza eta ikasketa kooperatiboa landuko ditugu, denon artean, bakoitzak dakiguna irakatsiz, gai desberdinak ikasi eta esperimentatuko ditugu. Formato honen bidez zenbait familiak egin diguten eskaerari erantzuna emten diegu, hau da, lantegietan Familian lan egingo dugu, baina baita familietan, elkarren artean lankidetza sustatuz. Haur eta helduen arteko lankidetza ere ezinbestekoa izango da lanak banatzerako garaian, haurrei ere beren lekua eta ardurak ematearren.

Garatuko diren proiektuak denon artean aukeratuko ditugu, bakoitzaren interes eta nahiak ezagutu ondoren. Bertan erabiltzen dugun teknologia ezagutu eta proiekturako erabili ahal izango da.

Prozesu jarraia izango da, beraz, proiektu batzuk martxa hartzen duten neurrian familia eta proiektu berriak gehituko dira. Itxaron zerrenda bat sortuko da izen ematean, eta familia batzuk etortzeari utzi edo taldea nahikoa autonomo bilakatzen denean taldekide berriak gehituko dira.

Egindako proiektuak abenduan burutzen dugun Eginzaleak azokan erakusgai jarriko ditugu!

Gehiago irakurri

Donostiarrasis lúgubre: egia ala mitoa?

Azaroa 12 • 17:30 • Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia (Erdialdea) Antzerkia eta Dantza

Ustezko patologia honek Donostiako eta inguruko herritar gehienei eragiten die, eta umore falta da bere sintoma nagusia. Diagnosiaren emaitzak larunbat honetan, azaroak 12, 17:30ean, emango dira ezagutzera Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan, Symposium Donostiarrasis Lúgubre: egia ala mitoa? ekitaldiaren baitan.

Mikel Pagadi izango da gaixotasuna aztertzeaz eta aurkezteaz arduratuko dena, eta ondoan izango du Maribel Salas, Santi Ugalde, Borja Pérez, Ane Gabarain, Iker Galarza eta Inma Férnandezek osatutako adituen batzordea.

Donostia 2016ren Facebook orrialdean ere jarraitu ahal izango da sinposioa zuzenean.

Oharra: gonbidapenak azaroaren 7tik eskuragarri Victoria Eugeniako leihatiletan (11:30-13:30 / 17:00-20:00).

Informazio gehiago: Donostia 2016k ‘Donostiarrasis lúgubre’ delakoa diagnostikatu du.

Gonbidapenarekin
Gehiago irakurri