Euskal kantu, musika, dantza eta irudia, Pier-Pol Berzaitz-en ideia baten arabera.
Ohiturek gogor lotzen dituzten beste gizarte asko bezala, euskal gizartea ere misoginiaz salatu izan dute. Egia da gure historiografiak gizon handiak goraipatu izan dituela (itsasgizonak, apaizak, jakintsuak, kirolariak ), eta alde batera utzi dituela sarri emakumeak. Kanten, irudien eta dantzen bitartez, ikuskizun honek bidaia bat proposatzen du, denboraren mugak zeharkatu eta emakumearen balio unibertsalak azpimarratzeko eta gure herria osatzen duen emakume apal bakoitzaren ibilbide, nolakotasun eta indar berezia aldarrikatzeko.
Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduaren 3) ospatzeko haur eta helduei zuzendutako hainbat ekitaldi burutuko dira Amara auzoan.
Santa Claus-en kondaira haurrentzako filma da.
San Telmo Museoak bisita gidatuak eskainiko ditu, 11:00ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz, Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936 erakusketa ezagutzeko.
Bisita gidatu hauek ordubete irauten dute eta publiko guztiei zuzenduta daude.
Bisita programatu hauetaz gain, taldeentzako bisita gidatuak hitzartu daitezke 943 48 15 61 telefono zenbakira deituz edo stm_erreserbak@donostia.eus helbide elektronikora idatziz.
Alaia Martin eta Jon Maia bertsolariak:
14:00etan bertso saioa. Eliza kalea.
14:30ean, bertso bazkaria. Hontza Kultur Elkartea, Eliza kalea 5.
Erakusketek helduak eta txikiak arte praktiketara hurbil du eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaitzen dute. 5 eta 99 urte arteko pertsonei zuzendutako lantegi hauen bidez Tabakalerako hezitzaileekin batera, jolastea, ibiltzea, parte hartzea, eta era dinamikoan erakusketa aretoetan dauden arte piezak, objektuak eta diskurtsoak aktibatzea proposatzen dugu.
Haurrak, heldu baten languntzarekin, erakusketetan murgiltzeko lantegiak.
Erakusketa gelan
Prezioa: Doan
Koloretakoak dira gure basoak. Udaberrian berde berdeak dira hostoak eta lore koloretsuak agertzen dira, udaran aldiz, hostoak berde jarraitzen dute eta loreak fruitu bilakatu. Udazkenean, hostoak kolorez aldatzen dira, gorria, horia, marroia … zimeldu eta erori arte. Neguan, biluzik egoten dira zuhaitz gehienak.
Egingo al ditugu koloretako zuhaitzak?
3-12 urteko haurrentzat.
Prezioa: 4 euro umeko
Ez Dok Amairu zigiluarekin argitaratu ziren hamabi kanturen sail bat aurkeztuko da kontzertuan. Jatorrizko kantuen berridazketak edota harmonizazioak beste hainbeste musikagilek sortuko dituzte eta hainbat abesbatza gazteen ahotan jarriko dira hauek. Euskal poeten edota kantarien hitzak entzungo ditugu zuzenean; folklorearen piezak eta nazioarteko poeta handien itzulpenez osatutako piezak alde batera utziz. Emanaldia borobiltzeko musika hutsez osatuko den pieza bat eskainiko da, zenbakiaren balizko begikoa ezerezarazteko.
Parte-hartzaileak:
Bogoroditsie Abesbatza (Junkal Guerrero, pianoa; Ion Ugarriza, zuzendaria)
Oñatiko Ganbara abesbatza (Eli Mendiaraz, pianoa; Aitor Biain, zuzendaria)
Nafarroako Ganbera Abesbatza ( Andoni Arcilla, pianoa; David Guindano, zuzendaria)
Landarbaso Abesbatza (Oier Etxaburu, pianoa; Iñaki Tolaretxipi, zuzendaria)
Iñaki Salvador (pianoa)
Sarrerak emanaldiaren egunean bertan erosi ahal izango dira, Musikenen (ordubete lehenago irekiko da leihatila). Nahi izanez gero, erreserba egin daiteke 943 000 868 telefono zenbakira deituz.
Etxeko zakarrontzian aurkitzen ditugun objektu ezberdinak (botilak, tapoiak, kartoizko kutxak, komuneko tutuluak...) haurrei emango dizkiegu jostailu berri bat sor dezaten. Jostailuak sortu ondoren, taldeko jolasak proposatuko dizkiegu elkarrekin garatzeko. Modu honetan, haurrak egin dutenaren balioaz ohartuko dira.
Adina: 4-11 urte
Gipuzkoa Plazan Aldundiko Jauregiko arkupetan.
Tailerra 10etatik 12etara izango da, baina eguerdiko ordubiak arte egongo da bigarren eskuko TRUKE azoka
Herritarrek jada erabiltzen ez dituzten baina oraindik erabilgarriak diren gauzak, beste gauza baten truke aldatzeko edo salerosteko azoka honek hiru gune izango ditu:
a) Jostailu trukegunea. Ekarri jada erabiltzen ez dituzun jostailuak eta aldatu beste batzuen truke.
b) Liburu, CD eta DVD trukegunea. Dagoeneko gozatzen ez dituzun liburu, disko eta filmak elkartrukatu.
c) Gune irekia: Iazko baserritar jantzia jada txiki gelditu da? Ekarri hori edota beste edozein arropa, oinetako, elektrotresna... eta gune honetan eskaini trukean zein salgai, nahiago duzuna.
Elkartasuna eta jasangarritasuna defendatzen dituen egitasmoa da TRUKE. Kontsumo kolaboratiboa eta berrerabilpena sustatzea du xede nagusia.
DJ MAKALAk ekitaldia goiz guztian zehar girotuko du bere soinu bero eta tropikalekin hotza eta euria uxatzeko.