Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ahal izango ditugu ekintza ezberdinak proposatuz. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea izango dira helburu.
Adina: 6-10 urte
Aurrez izena eman behar da: www.tabakalera.eu
Amara Berriko Gaztelekuan saio bereziak egingo dituzte Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Azaroaren 29an, 18:00etan EUSKARAZKO MAHAI JOLASAK
Azaroaren 30ean, 18:00etan EUSKARAREN ALDEKO TXAPAK
Egiako Haurtxoko eta Gaztelekuan saio bereziak egingo dituzte Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Azaroaren 29an
18:00 Gaztelekuan HITZEN JOLASA
Abenduaren 1ean
17:30 Haurtxokoan EUSKARAREN MURALA ETA ARGITXOREN PUZZLEA
18:00 Gaztelekuan MIHILUZE TXAPELKETA
Bart Kingma eta Maite Larburu Garoa Kultur Lab-en hizlari ariko dira "Home away from home?" izenburuko hitzaldi musikatuan. "Etxetik urrun: ni eta nire hizkuntza txikia. Etxetik at: bera eta bere hizkuntza txikitua. Etxean sentitzerik ba ote? Zein bidelagun behar? Musika? Literatura?", horra Maite Larburu euskaldunak eta Bart Kingma frisiarrak hizpide izango dituzten kontuetako batzuk. Nork bere ikuspegitik, nork bere tresnak erabiliz.
Ekitaldia Beste Hitzak proiektuaren parte da.
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintza ugari antolatu dituzte Intxaurrondon, hemen zehazten ditugu azaroaren 29 eta 30 eta abenduaren 1ean egongo direnak:
Azaroak 29, asteartea
16:30 URKATU HITZ JOLASA. Familiarekin jolasean Haurtxokoan
19:30 "EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" Film laburren bilduma Kontseiluak antolatutako lehiaketaren bideoak Intxaurrondo Kultur Etxean
Azaroak 30, asteazkena
18:00 GURE ARDI LATXA DASTATZEN Sukaldaritza saioa Gaztelekuan
Abenduak 1, osteguna
18:00 EUSKARA ETA MUSIKA Gaztelekuan
19:30 BERTSO MARRAZTUAK Amets Arzallus, Onintza Enbeita eta Unai Gaztelumendirekin Larrotxene Kultur Etxean