Aitziber Alonso-ren erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVI Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Apirilaren 28an, ostirala, 19:00etan, Aitziber Alonsoren eskutik, bisita gidatua + aperitiboa
Nire amak noizbehinka kontatzen duen bezala, txikitan Errege egun batean bizikleta laranja zoragarri bat jaso nuen, eta baita margo kaxa txikitxo bat, nik ez dut hau gogoratzen. Aitarekin Intxaurrondoko zelaietan bizikletaren atzeko bi gurpil gabe ibiltzen ikasi nuela gogoratzen dut, hori bai. Baino goiz hartan nola bizikletari kaso egin gabe pintura kaxa txikitxoarekin jolasean hasi nintzen ez dut gogoratzen... baino sinistu behar!
Australia. George Miller.
Babe hirira joango da Esme ugazabandrearekin batera, familia bizitzen ari den diru-estutasunak direla eta egoera hobetzeko asmoz. Hori lortzeko, Babe-k ardi-zakur lehiaketa batean parte hartu eta saria irabazi beharko du. Hiriko bizitza ordea, beste hainbeste arriskuz beteta dago eta hortaz ere jabetuko da txerritxo ausarta eta maitagarria...
Informazio gehiago: Babe txerritxoa hirian FilmAffinity webgunean
Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketaren xedea bizigarriak aztertzea da –kafea, azukrea, tabakoa edo opioa, kasu–. XV. mendean bereziki ugaritu ziren ozeanoan zeharreko esplorazio bidaiekin abiarazi zen bizigarrien zirkulazioa. Merkantzia truke horiek garai berri bat ekarri zuten, eta ekonomia bizitza kolektiboko funts bihurtu zuten.
Irakurtzeko eta zeharkatzeko malgutasuna eskaintzen dute erakusketek; praktika artistikoaren bereizitasunera zuzenean hurbiltzeko espazioak ere badira. Bisita solasaldien bitartez Tabakalerako erakusketetako piezetara, planteatutako gaietara eta komisarioen diskurtsoetara hurbiltzea proposatzen dugu.
Arte garaikidearekin harreman zuzena egiteko ibilbideak dira hauek, eta interesa duen edozein pertsonak parte har dezake bertan. Ohiko bisita gidatuaren formatua eta erakusketa ulertzeko moduak gaindi ditzagun, zentzu berriak erantsiz.
*Zeinu Hizkuntzako Interpretazio zerbitzua eskuragai aldez aurretik eskatuta: hezkuntza@tabakalera.eu