Aitziber Alonso-ren erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVI Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Apirilaren 28an, ostirala, 19:00etan, Aitziber Alonsoren eskutik, bisita gidatua + aperitiboa
Nire amak noizbehinka kontatzen duen bezala, txikitan Errege egun batean bizikleta laranja zoragarri bat jaso nuen, eta baita margo kaxa txikitxo bat, nik ez dut hau gogoratzen. Aitarekin Intxaurrondoko zelaietan bizikletaren atzeko bi gurpil gabe ibiltzen ikasi nuela gogoratzen dut, hori bai. Baino goiz hartan nola bizikletari kaso egin gabe pintura kaxa txikitxoarekin jolasean hasi nintzen ez dut gogoratzen... baino sinistu behar!
Eskola, kirola, musika, dantza, etxeko lanak eta beste betebeharren artean baduzu denbora gustuko duzun, beldur ematen dizun, urduri jartzen zaituen edo zoriontsu egiten zaituen hortan pentsatzeko?
Bada zure iritziak, ideiak eta sentimenduak partekatzeko garaia. Zure ahotsa entzun nahi dugu.
Gizartean egunero entzun eta bizitzen diren gaien inguruan galdetu, hitz egin, pentsatu eta solasaldia lantzea da Nire mundua ekimena.
Denbora librean eta lagunarte giroan kezka, galdera ikurrak eta zalantzak sortzen dizkigun gaien inguruan aritzeko aukera paregabea.
Gogoetarako tartetxo lasai bat hartzeko luxua.
Maiatzak 4
Ni eta besteak.
Gustatuko litzaizuke bakarrik bizitzea? Besteak errespetatzeko betebeharra duzu beti?
Erabaki dezaket nor eta nola nahi dudan izan? Besteek eragina dute nigan? Nik eraginik ba ote dut besteengan? Nola dakit hori?