Aitziber Alonso-ren erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVI Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Apirilaren 28an, ostirala, 19:00etan, Aitziber Alonsoren eskutik, bisita gidatua + aperitiboa
Nire amak noizbehinka kontatzen duen bezala, txikitan Errege egun batean bizikleta laranja zoragarri bat jaso nuen, eta baita margo kaxa txikitxo bat, nik ez dut hau gogoratzen. Aitarekin Intxaurrondoko zelaietan bizikletaren atzeko bi gurpil gabe ibiltzen ikasi nuela gogoratzen dut, hori bai. Baino goiz hartan nola bizikletari kaso egin gabe pintura kaxa txikitxoarekin jolasean hasi nintzen ez dut gogoratzen... baino sinistu behar!
Euskal kantagintzan generazio desberdinek hartu dute lekukoa garaian garaiko gizarteari kantagintzaren bidez erantzun bat eman nahian. Mikel Markezekin errepasatuko ditugu berarentzat erreferente izan diren hainbat kantu herrikoi eta hainbat autoreren kantuak, bere kantagintza propioko kanturik esanguratsuenetara iritsi arte.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Casares Kultur Etxe aurrean 17:00 - 18:00
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Casares Kultur Etxe aurrean 18:00 - 19:00
(Eguraldi txarrarekin barruan)
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Leire Plazan 17:30 - 18:30
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Leire Plazan 17:30 - 18:30
Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, maiatzaren 5ean Ardiak eta otsoak filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz, Donostian, Antiguo Berrin izango da.
Ardiak eta otsoak urruneko lurralde magiko bateko otsoen kanpalekuan kokatzen da. Bi otsoen arteko borroka otso taldeko buru izateko: alde batetik, Ragaer anker eta indartsua; bestetik, hari aurre egiten saiatuko den Gris izenekoa. Borrokaz haratago, maitasun eta magia kontuak tartekatuko dira istorioan zehar. Zer gertatuko litzateke otso bat bere kobazuloan dagoela ardi bihurtuko balitz! Erantzunak, Ardiak eta otsoak pelikulan.
Richard zikoinek hezitako txolarre umezurtza da, bere burua zikoinatzat duena. Negua iristean, lurralde epelagoetara lukaldatzeko garaian, bere zikoina familiak txolarre bat dela kontatu, eta basoan geratu behar duela esaten dio, ez baitu Afrikaraino iristeko bidaia luzean bizirauteko aukerarik izango. Richard ez dago konforme, eta benetako zikoina dela erakutsi nahiko die, bidaia luzea bere kabus eginez. Lagun imaginarioa duen hontza xelebrea eta abeslari famatua dela pentsatzen duen perikitoa izango ditu bidaia-lagun. Oztopo ugari gainditu beharko ditu abentura ziraragarrian: saguzar arriskutsuak, Intertentera engantxatuta bizi diren usoak, bele mafiosoak, gorreria eragiteko zarata egiten duen Boeing 747 bat...
Afrikarako bidea topatzen duenean, beste ezusteko bati egin beharko dio aurre. Zikoinetako bat, azkonar beldurgarri baten atzaperretan preso dago, eta ihesaldian lagundu beharko dio. Zikoina txikiak barruan duen txolarre indartsua askatu beharko du ihes egin eta bere familiarekin elkartzeko.
Generoa: Animazioa Iraupena: 85 min Adin kalifikazioa: Denentzat