Jarduera hau 5 urtetik gorako haurrentzat da.
Urgullen dagoen Natur Txokoa naturaren gela berezia da. Bere helburua da Ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez.
Garai batean Napoleonen Goardiarenak izan ziren azpiegitura hauetan, haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak antolatuko dira egunero. Era berean, astearte eta asteazkenetan arratsaldeko 18:00etan hasiko diren jarduera bereziekin ere tarte atsegina pasako dugu. Jarduera guztiak doakoak izango dira.
NATUR-TXOKOA
Gobernadorearen Bateria
11:00-13:30 eta 17:00 -20:00
Tfnoa.: 628130591
Hitchcock, suspensetik harago erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar. Astearteetan museorako sarrera ere doakoa da.
11:00etan euskaraz eta 13:00etan gazteleraz
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen Hitchcock, suspensetik harago erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Donostia 1813, Gernika 1937 duela 80 urte, Iñaki Egaña, historialari eta idazlearen hitzaldia.