Zirku Tailerra zirkuaren hainbat arlo lantzen dituen jarduera ludiko eta hezigarria da. Zirkuaren mundutik sartuttako orekak, akrobaziek, jokoek, eta ondo pasatzeko gogoak bat egin dute.
Adina: Denontzat.
Oharra: Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan emanaldiaren egun berean 16:00ean, edukiera bete arte.
Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ahal izango ditugu ekintza ezberdinak proposatuz. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea izango dira helburu.
6-10 urtekoentzat
Ninjago pantaila handira iritsi da. Kung-fuko maisua den Wuren gidaritzapean, Lloyd gazteak (Ninja Berdea) eta bere lagunek (gudari sekretu eta Lego eraikitzaile maisuek) Ninjago City defendatuko dute Garmadon, munduko gaizkilerik maltzurrena, mendean hartuz. Borroka epikoa diziplinarik gabeko ninja talde ausartaren balioaren erakusgarri izango da. Horretarako, ordea, handiuste eta harrokeriak baztertu eta elkar laguntzen ikasi beharko dute.
Hiru ardatz aintzat hartuta hitz egingo du hiriaz. Urbs den aldetik begiratuko dio aurrena, eta deskribatu zer aldaketa gertatu diren geografia fisikoaren aldetik Euskal Hirian. Ondoren, hiria civitas ere denez, biztanleriari begiratuko dio, gizarteari. Azkenez, Euskal Hiriaren antolamendu politikoaz egingo du gogoeta, zer polis mota izan beharko lukeen gaur egun azken urtetako aldaketak gogoan hartuta.
Hizlaria: Bernardo Atxaga. Ekonomia ikasketak egin zituen Bilbon, eta Filosofiakoak Bartzelonan. 1972an argitaratu zituen bere lehenengo poemak, antologia labur batean. 1976an bere lehenengo eleberria argitaratu zuen, Ziutateaz. 1978an Etiopia poema-liburua eman zen argitara. 1988an Obabakoak argitaratu zuen. Geroztik lan asko argitaratu ditu, eta oso sari garrantzitsuak jaso ditu. Bere lanak hogei hizkuntza baino gehiagora itzuli dira.
Surly katagorriak eta Lagun haren adiskideak egundoko kolpea jotzeko asmoa dute fruitu lehorren denda batean. Ia konturatu gabe, gangster batzuk prestatzen ari diren banku-lapurreta batean nahasturik aurkituko dira. Hurrak eta Lapurrak familia osoarentzako abenturazko komedia dibertigarria da.
Cines Príncipe
Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.