Bereizten ikasiko dugu berrerabiliz. Plastiko lantegi batera joango gara, konposta egin eta landare bati bizia emango diogu, hau dena, zirku, antzerki, musika eta maitasun pila batez betea.
Adina: Denontzat.
Oharra: Sarrerak doan banatuko dira Kutur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:30ean, edukiera bete arte.
Do It In Family, familiartean elkarrekin proiektuak gauzatzeko ekimenaren hirugarren edizioa. Diseinua, fabrikazioa, elektronika edo ehungintza lantzeko laborategiak eskaintzen dituen aukerak ezagutu eta sormenari lekua utziko diogu familia bakoitzak gustuko duen eremuan proiektuak sortzeko. Haur eta helduek elkarrekin, familian, parte hartuko dute eta denon artean erabakiko ditugu garatuko ditugun proiektuak.
Donostiako historia Urgull mendiaren txokoetan dago izkutatuta. Motako gazteluan hasita, mendian zehar ibilbidea egingo dugu, eta zenbait tokitan pertsonaia ezberdinek istorio harrigarriak kontatuko dizkigute.
Haurren adina: 6-12 urte.
Jarduera hau doakoa da, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea: 943 48 15 61 / stm_erreserbak@donostia.eus
Bagera elkartearen urteroko jardunaldian. Saio honetan elkartea 2018an jorratzen hasiko den lan ildo berriaren inguruan hitz egingo dute: 365 egun euskaraz.
Espainia-Frantzia. Zuzendaritza: Paul Urkijo Alijo. Ekoizpena: Álex de la Iglesia, Luis de Oza, Carolina Bang, Gorka Gómez, Kiko Martínez, Lara Izagirre, Miguel Ángel Jiménez, Ortzi Acosta, Paul Urkijo Alijo, Sergey Selyanov, Laurent Fumeron, Daniel Goroshko, Genny Goudard, Rodolphe Sanzé / Kinoskopik Film Produktion, Pokeepsie Films, Gariza Films, Nadie es Perfecto, The Project, Errementari Filma AIE. Ekoizpen exekutiboa: Luis de Oza, Carolina Bang, Gorka Gómez, Kiko Martínez, Miguel Ángel Jiménez, Ortzi Acosta, Paul Urkijo Alijo. Gidoia: Paul Urkijo Alijo, Asier Guerricaechebarría-ren kolaborazioarekin. Argazkia: Gorka Gómez Andreu. Musika: Pascal Gaigne. Muntaketa: Paul Urkijo Alijo. Aktoreak: Kandido Uranga, Uma Bracaglia, Eneko Sagardoy, Ramón Agirre, Josean Bengoetxea, José Ramón Argoitia, Gorka Aguinagalde. Iraupena: 95 min
HIZKUNTZA: euskara / AZPITITULUAK: gaztelania
Antzoki Zaharrera iristen ari den bitartean (Sitgesen, ostiralak 13, bere estreinaldiaren bezperan bukatu zuten muntatzen), eman begiratu bat lau minutuko making of maltzurrari, Interneten dago, eta gogoan izan Paul Urkijo Aste honen semea dela eta halakotzat bere ustetan kabroia Errementaria dela eta ez Deabrua. Álex de la Iglesiak babestuta eta Kandido Uranga edo Eneko Sagardoy bezalako antzezleek lagunduta, pelikula honek Astea inauguratzeko zain zaudeten bitartean, miatu bere Facebooka, ezagutu bere ekoizpen-lerro harrigarria, bere ikusmolde bisuala, Erdi Aroko bere estetika. Ikus ezazue ahal duzuen guztia errementeria madarikatuan sartu aurretik eta Aker Beltzaren erruki izan baino lehen. Ez ahaztu batera gidoia egin duen Asier Guerricaechebarríaz. Ezta musikari Pascal Gaignez ere. Ezta argazki zuzendari Gorka Gómez Andreuz ere.
AEB. Zuzendaritza: Fran Rubel Kuzui. Ekoizpena: Kaz Kuzui, Howard Rosenman / Kuzui Enterprises, Sandollar. Gidoia: Joss Whedon. Argazkia: James Hayman. Musika: Carter Burwell. Muntaketa: Camilla Toniolo, Jill Savitt. Aktoreak: Kristy Swanson, Luke Perry, Donald Sutherland, Rutger Hauer, Hilary Swank. Iraupena: 82 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Buffy neska ezagun axolagabe bat da. Institutuan ikasten du, animatzailea da eta bizitza atsegina darama, harik eta arrotz batek banpiro ehiztari bihurtzera eta Gaizkiaren zerbitzarietatik gizadia babesteko bere bizitza ematera predestinatuta dagoela esaten dion arte. 1992an zuzendu eta ekoitzi zuten Kuzui senar-emazteek Joss Whedon gaztearen aurreneko gidoi zinematografikoa, eta XXI. mendeko fantasiazko generoko sail arrakastatsuenetako baten hazi bilakatu zen. Whedon berak sortutako eta Kuzui bikoteak ekoitzitako lehenengo emanaldi horren 20. urteurrena beteko da aurten. Kristy Swanson eta Luke Perry dira filmaren protagonistak, Donald Sutherland eta Rutger Hauerrekin batera.
Gonbidapenak: Super Amara / Victoria Eugenia Antzokia
Suedia. Zuzendaritza: Alicja Jaworski, Karin Nilsson, Lasse Persson, Per Åhlin. Ekoizpena: Lars Blomgren, Clas Cederholm, Jan Blomgren / Filmlance International, Bob Film Sweden, PennFilm Studio, Film i Skåne, Sveriges Television. Gidoia: Lena Ollmark, Anders Sparring, Jan Vierth. Musika: Magnus Dahlberg. Iraupena: 45 min
HIZKUNTZA: euskara
Laban, mamu txikia, bere familiarekin bizi da Moringsun gazteluan. Bere aitaren antzera, ingurukoak beldurtu nahian ibiltzen da, baina saiatu arren, ez du lortzen. Gazteluan erregearen familia bizi da. Erregearen seme Michief printzea, Rufus haren txakurrarekin batera, Labanen lagun onenak dira. Mamu txiki protagonistari, Labani, iluntasunak ematen dio beldurra.
Gonbidapenak: Super Amara / Victoria Eugenia Antzokia
Singapur. Zuzendaritza: Ervin Han, Bernard Toh. Ekoizpena: Ervin Han, Bernard Toh, Rachel Phang / Robot Playground Media. Gidoia: Ervin Han. Musika: August Lum. Iraupena: 13 min
Amarekin doan neskatxa bat galdu egiten da Singapurreko gaueko azoka batean. Katu batekin topo egiten du, eta hark azokaren bihotzera eramango du, fantasia eta errealitatea nahasten diren leku batera.
Gonbidapenak: Super Amara / Victoria Eugenia Antzokia
Hego Korea. Zuzendaritza: Baek Mi-young. Ekoizpena: Baek Mi-young. Gidoia: Baek Mi-young. Animazioa: Baek Mi-young. Iraupena: 7 min
Behin baziren esnatutako arrain bat eta bere ilargian lo hartu ezin zuen haur bat. Haurrak arrainarekin topo egin zuen eta bere ilargia galdu zuen. Horrela, bada, ilargia berreskuratzeko abenturan murgiltzea erabaki zuten biek elkarrekin.
INAUGURAZIOA
Espainia-Frantzia. Zuzendaritza: Paul Urkijo Alijo. Ekoizpena: Álex de la Iglesia, Luis de Oza, Carolina Bang, Gorka Gómez, Kiko Martínez, Lara Izagirre, Miguel Ángel Jiménez, Ortzi Acosta, Paul Urkijo Alijo, Sergey Selyanov, Laurent Fumeron, Daniel Goroshko, Genny Goudard, Rodolphe Sanzé / Kinoskopik Film Produktion, Pokeepsie Films, Gariza Films, Nadie es Perfecto, The Project, Errementari Filma AIE. Ekoizpen exekutiboa: Luis de Oza, Carolina Bang, Gorka Gómez, Kiko Martínez, Miguel Ángel Jiménez, Ortzi Acosta, Paul Urkijo Alijo. Gidoia: Paul Urkijo Alijo, Asier Guerricaechebarría-ren kolaborazioarekin. Argazkia: Gorka Gómez Andreu. Musika: Pascal Gaigne. Muntaketa: Paul Urkijo Alijo. Aktoreak: Kandido Uranga, Uma Bracaglia, Eneko Sagardoy, Ramón Agirre, Josean Bengoetxea, José Ramón Argoitia, Gorka Aguinagalde. Iraupena: 95 min
HIZKUNTZA: euskara / AZPITITULUAK: gaztelania
Antzoki Zaharrera iristen ari den bitartean (Sitgesen, ostiralak 13, bere estreinaldiaren bezperan bukatu zuten muntatzen), eman begiratu bat lau minutuko making of maltzurrari, Interneten dago, eta gogoan izan Paul Urkijo Aste honen semea dela eta halakotzat bere ustetan kabroia Errementaria dela eta ez Deabrua. Álex de la Iglesiak babestuta eta Kandido Uranga edo Eneko Sagardoy bezalako antzezleek lagunduta, pelikula honek Astea inauguratzeko zain zaudeten bitartean, miatu bere Facebooka, ezagutu bere ekoizpen-lerro harrigarria, bere ikusmolde bisuala, Erdi Aroko bere estetika. Ikus ezazue ahal duzuen guztia errementeria madarikatuan sartu aurretik eta Aker Beltzaren erruki izan baino lehen. Ez ahaztu batera gidoia egin duen Asier Guerricaechebarríaz. Ezta musikari Pascal Gaignez ere. Ezta argazki zuzendari Gorka Gómez Andreuz ere.
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
AEB. Zuzendaritza: Kathryn Bigelow. Ekoizpena: Steven-Charles Jaffe / The Near Dark Joint Venture. Gidoia: Eric Red, Kathryn Bigelow. Argazkia: Adam Greenberg. Musika: Tangerine Deam. Muntaketa: Howard Smith. Aktoreak: Adrian Pasdar, Jenny Wright, Lance Henriksen, Bill Paxton, Jenette Goldstein. Iraupena: 94 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Gaua da, eta leku bakartu batean Caleb-ek, cowboy gazte batek, Mae ezagutu du, herrira iritsi berri den neska bat. Pasieran dabiltzala, koska egingo dio neskak, eta gaueko izaki, banpiro antzeko bat (filmean behin ere ez da hitz hori aipatzen), bihurtuko du Caleb. Hala, Maeren familiak, herrialde osoan zehar furgonetaz odol bila dabilen talde basatiak, adoptatu egingo du azkenean. Beldurrezko western aitzindari eta boteretsu honetan, eremuak hilotzez estaltzen doaz bere garaian Sezesio Gerran borrokan aritutako Jesse, Diamondback errukigabea, Severen motorzale zoratua eta Homer (ustezko) nerabea. Kathryn Bigelow zuzendariak bakarka zuzendu zuen lehen filma da hau, eta istorio honekin banpiroen generoa berpizten saiatu zen.
Ninjago pantaila handira iritsi da. Kung-fuko maisua den Wuren gidaritzapean, Lloyd gazteak (Ninja Berdea) eta bere lagunek (gudari sekretu eta Lego eraikitzaile maisuek) Ninjago City defendatuko dute Garmadon, munduko gaizkilerik maltzurrena, mendean hartuz. Pieza piezaren kontra; aita-semea elkarren aurka (Garmadon Lloyden aita baita). Borroka epikoa diziplinarik gabeko ninja talde ausartaren balioaren erakusgarri izango da. Horretarako, ordea, handiuste eta harrokeriak baztertu eta elkar laguntzen ikasi beharko dute.
Antiguo Berri Zinemak
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak / Principe zinemak
Hemen dira berriro Surly eta bere taldea! Oaktoneko alkateak Askatasunaren Parkea suntsitzea eta haren tokian erakarpen-parke arriskutsu bat eraikitzea erabaki du. Baina Surly eta bere lagun bitxiak elkartu egingo dira beraien etxea defendatzeko, alkatea garaitzeko eta parkea salbatzeko.
Principe zinemak
Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.