Agenda

  • Al
  • Ar
  • Az
  • Og
  • Or
  • Lr
  • Ig
  • 1
    • INNOCENCE (2004)
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Zinemapelmak: Poltergeist (1982)
      Victoria Eugenia Antzokia
    • ÉVOLUTION (2015)
      Victoria Eugenia Antzokia
  • 2
    • The Final Girls present WE ARE THE WEIRDOS
      Victoria Eugenia Antzokia
  • 3
    • Nazioarteko film laburren maratoia
      Victoria Eugenia Antzokia
  • 4
    • Glaukoma + Nizuri Tazuneri
      Intxaurrondo K.E.
    • Obabakoak, Arriaga Antzokia & Bernardo Atxaga
      Victoria Eugenia Antzokia
  • 5
  • 6
  • 7
    • Kristo irakiarra, Hassam Blasim
      Liburutegi Nagusia
  • 8
    • Persepolis, Marjane Satrapi
      Intxaurrondo K.E.
    • Ongi etorri kantu taldea
  • 9
  • 10
    • Jabier Muguruza
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
  • 11
    • Goazen Ilargira (Fly Me To The Moon, 2008)
      AIETE K.E.
    • Zergatik bizi da basoan Txanogorritxoren amona? Txotxongilo Taldea
      Okendo K.E.
    • FRIENDS: ABENTURA MUNSTROEN UHARTEAN (Friends: Mononokeshima no Naki, 2011)
  • 12
  • 13
    • Koadernoa zuri, Arantxa Iturbe
      Lugaritz K.E.
  • 14
    • Vademekun, Zirkozaurre
      AIETE K.E.
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
    • Drag-e uraren bila, Logela Multimedia
      Gazteszena (Egia K.E.)
  • 19
  • 20
  • 21
    • Ipuinak musikarekin
      AIETE K.E.
  • 22
    • Ongi etorri kantu taldea
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
    • Mendi tontorrean, Txalo Produkzioak
      Antzoki Zaharra
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
    • Giltzadun etxea, Tanttaka Teatroa
      Victoria Eugenia Antzokia
Aurrekoa Urria 29 Igandea Hurrengoa
  • Al
  • Ar
  • Az
  • Og
  • Or
  • Lr
  • Ig
  • 1
  • 2
    • Parketarrak Altzan
      Casares K.E.
    • Parketarrak Morlansen
  • 3
    • Liburu Baby Kluba
      Egia K.E.
    • Haur besoetakoa, Jon Mirande
      Liburutegi Nagusia - San Jeronimo - Ekitaldi aretoa
    • Piet Modrianekin jolasean
      Tabakalera
  • 4
    • Río 2 (Rio 2, 2014)
      Egia K.E.
    • Tximeletak sabelean, emozioak azalean
      Tabakalera
    • Parketarrak Parte Zaharrean
  • 5
    • Parketarrak Amara Berrin
    • Parketarrak Loiolan
    • Parketarrak
      Merkatari plaza - Amara Berri
  • 6
    • Neighbor
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
    • Itsasminez
      Loiola K.E.
    • Bai Euskarari sarien banaketa ekitaldia
      Tabakalera
  • 7
    • Kantujira
      Eliza kalea
    • 10 urte, Tomaxen abenturak
      Okendo K.E.
    • Do it in Family III
  • 8
    • LEGO NINJAGO filma
    • Chema Madoz. Ars combinatoria
      Tabakalera
  • 9
    • Elkarrekin esnatzeko ordua, Kirmen Uribe
      Lugaritz K.E.
    • Parketarrak Altzan
    • PARKETARRAK MORLANSEN
  • 10
    • Sentsore hiritarrak eta lora sareak
      Tabakalera
    • Borroka, bizi onez borborka
      Cristina Enea. Ingurumen Baliabideen Etxea
    • Parketarrak Loiolako Erriberan
  • 11
    • Begiari ziria sartzen. Efektu bisualak egingo ditugu
      Tabakalera
    • Parketarrak Parte Zaharrean
    • LEGO NINJAGO filma
  • 12
    • LEGO NINJAGO filma
    • Hurrak eta lapurrak
  • 13
    • LEGO NINJAGO filma
    • Hurrak eta lapurrak
  • 14
    • Oker (Oddball, 2015)
      AIETE K.E.
    • Do it in Family III
      Tabakalera
    • Artearekin jolasean
      San Telmo Museoa
  • 15
    • LEGO NINJAGO filma
    • Go!azen 3.0 – aurrestrenaldia
    • Hurrak eta lapurrak
  • 16
    • Parketarrak Morlansen
    • Parketarrak Altzan
    • LEGO NINJAGO filma
  • 17
    • Zer jaten dute untxiek?
      Tabakalera
    • Sentsore hiritarrak eta lora sareak
      Tabakalera
    • Parketarrak Loiolako Erriberan
  • 18
    • Lara Larika, Zirika Zirkus
      AIETE K.E.
    • A ze ma(t)raka!
      Tabakalera
    • Parketarrak Parte Zaharrean
  • 19
    • Kontzertua: Labrit
    • Mintzodromoa
      San Telmo Museoa
    • LEGO NINJAGO filma
  • 20
    • Parketarrak Añorgan
    • Parketarrak Bidebietan
    • Parketarrak Aieten
  • 21
    • Zikoinak (Storks, 2016)
      AIETE K.E.
    • Ipuin kontalarien III. Maratoia
      Liburutegi Nagusia - San Jeronimo - Ekitaldi aretoa
    • Kubik, Teatro Paraíso
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
  • 22
  • 23
    • Parketarrak Morlansen
    • Parketarrak Altzan
    • Parketarrak
      Leire plaza - Morlans
  • 24
    • Ipuinak musikarekin
      AIETE K.E.
    • Parketarrak Loiolako Erriberan
    • Parketarrak Egian
  • 25
    • B1 gorria, D4 urdina... Komandoak jarraituz marrazki ezkutua aurkitu
      Tabakalera
    • Parketarrak Parte Zaharrean
    • Parketarrak Intxaurrondon
  • 26
    • Parketarrak Amara Berrin
    • Parketarrak Loiolan
    • Parketarrak
      Merkatari plaza - Amara Berri
  • 27
    • Parketarrak Aieten
    • Jolasak Eraikitzen
    • Kontzertua: Beñat Igarabide
  • 28
    • NEAR DARK (1987)
      Victoria Eugenia Antzokia
    • THE LOVE WITCH (2016)
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Konposteroak, Zirika Zirkus
      AIETE K.E.
  • 29
    • A GIRL WALKS HOME ALONE AT NIGHT (2014)
      Victoria Eugenia Antzokia
    • AMERICAN MARY (2012)
      Victoria Eugenia Antzokia
    • OKER (Oddball, 2015)
      Antzoki Zaharra
  • 30
    • PET SEMATARY (1989)
      Victoria Eugenia Antzokia
    • AMERICAN MARY (2012)
      Victoria Eugenia Antzokia
  • 31
    • THE SLUMBER PARTY MASSACRE (1982)
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Kontakatilu, beldurrezko barre ipuinak
      Ernest Lluch K.E.
    • BUFFY THE VAMPIRE SLAYER (1992)
      Victoria Eugenia Antzokia

A GIRL WALKS HOME ALONE AT NIGHT (2014)

Urria 29 • 17:00 • Victoria Eugenia Antzokia (Erdialdea) Zinema

AEB. Zuzendaritza: Ana Lily Amirpour. Ekoizpena: Justin Begnaud, Sina Sayyah / Say Ahh Productions, SpectreVision, Logan Pictures, Black Light District. Gidoia: Ana Lily Amirpour. Argazkia: Lyle Vincent. Muntaketa: Alex O'Flinn. Aktoreak: Sheila Vand, Arash Marandi, Marshall Manesh, Mozhan Marnò, Dominic Rains. Iraupena: 100 min

HIZKUNTZA: farsi / AZPITITULUAK: euskara

Iranen, Bad City hiria prostitutak, drogazaleak, era guztietako galtzaileak eta arima oinazetsuak bizi diren leku marjinal bat da. Bertan, izaki izugarri bat odol bila dabil zelatan biztanleen artean. Baina dena aldatuko da mutil batek neska bat ezagutzen duenean. Banpiroen western hau cult movie bilakatu da: nobela grafiko baten tankerako amodiozko istorioa, zuri-beltzeko beldurrezko filma, Iranen girotua eta Kalifornian filmatua, eta azken urteotan generoak emandako sorpresa. Ana Lily Amirpour-ek zuzendutako aurreneko film luze hau, The Bad Batch (2016), mundu osoko zinemaldietan aurkeztuko du aurten.

Erosketa Kutxan aktibatuta
Gehiago irakurri

AMERICAN MARY (2012)

Urria 29 • 19:30 • Victoria Eugenia Antzokia (Erdialdea) Zinema

Kanada. Zuzendaritza: Jen Soska, Sylvia Soska. Ekoizpena: Evan Tylor, John Curtis / American Mary Productions, Evolution Pictures, 430 Productions, Twisted Twins Productions. Gidoia: Jen Soska, Sylvia Soska. Argazkia: Brian Pearson. Musika: Peter Allen. Muntaketa: Bruce MacKinnon. Aktoreak: Katharine Isabelle, Antonio Cupo, Tristan Risk, David Lovgren, Paula Lindberg. Iraupena: 102 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara

Mary Mason medikuntzako ikasle bat da, diru beharrean dabilenez gaueko klub batean dantzari gisa lanean hasia. Egun batean, ordea, ustekabean ohartuko da askoz ere gehiago irabazi dezakeela kirurgiako sotoetan, ebakuntza estetiko klandestinoen munduan, non bezeroek gero eta gauza arraroagoak eskatzen baitizkioten: haien gorputzak aldaraztea, gorputz-zatiak kentzea, mutatzea... Goitik behera aldatuko da Maryren bizitza, ebakuntza berri bakoitzak pauso bat harago joatea eskatzen duelako. Twisted twins izenez ezagun diren Jen eta Sylvia Soska bikiak –Dead Hooker in a Trunk (2009), Vendetta (2015)– unibertso odoltsu eta osasungaitz batean murgildu dira beren bigarren film honetan.

Erosketa Kutxan aktibatuta
Gehiago irakurri

OKER (Oddball, 2015)

Urria 29 • 12:00 • Antzoki Zaharra (Parte Zaharra) Zinema

Gonbidapenak: Antzoki Zaharra

Australia. Zuzendaritza: Stuart McDonald. Ekoizpena: Sheila Hanahan, Stephen Kearney, Richard Keddie / The Film Company, Practical Pictures, Kmunications. Gidoia: Peter Ivan. Argazkia: Damian E. Wyvill. Musika: Cezary Skubiszewski. Muntaketa: Cindy Clarkson, Marcus D'Arcy, Max Miller. Aktoreak: Shane Jacobson, Sarah Snook, Alan Tudyk, Coco Jack Gillies, Richard Davies. Iraupena: 95 min

HIZKUNTZA: euskara

Pinguinoen kolonia txiki batek Australiako Middle Island uhartean du bizilekua. Garai batetik hona, animalia basati batzuek mehatxatzen dituzte, bereziki azeriek, eta etengabe erasotzen dituztenez, azken urteetan nabarmen jaitsi da pinguinoen populazioa. Swampy izeneko baserritar bitxi batek, bere bilobaren laguntzarekin, Oker beren txakurra entrenatzea erabakiko du, pinguinoak harrapakarietatik babestu ditzan eta, horrela, santutegi txiki hori salba dezan. Egiazko gertaera batean oinarritutako istorioa da hau.

Gonbidapenarekin
Gehiago irakurri

PET SEMATARY (1989)

Urria 29 • 19:30 • Victoria Eugenia Antzokia (Erdialdea) Zinema

AEB. Zuzendaritza: Mary Lambert. Ekoizpena: Richard P. Rubinstein / Paramount Pictures. Gidoia: Stephen King. Argazkia: Peter Stein. Musika: Elliot Goldenthal. Muntaketa: Michael Hill, Daniel Hanley. Aktoreak: Dale Midkiff, Fred Gwynne, Denise Crosby, Brad Greenquist, Michael Lombard. Iraupena: 103 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara

Film hau egin zen garaian, Ameriketako Estatu Batuetako zineman Stephen Kingen itzala bereziki nabarmena zen, idazlearen lanean oinarritutako hainbat film arrakastatsu egin baitziren: Children of the Corn (1984), Stand by Me (1986), The Running Man (1987), Misery (1990). Stephen Kingek bere nobela egokitu zuen Mary Lambertek zuzendutako film hau egiteko. Besteak beste, Madonnaren garai hartako bideoklip ezagunenetako batzuen eta Espainian filmatutako Siesta (1987) film luzearen egilea da Mary Lanbert. Trafiko handiko errepide batetik gertu kokatutako etxe batera joan dira bizitzera senar-emazte dirudun batzuk eta haien bi seme-alabak. Familiaren katua auto batek harrapatuko du eta animalientzako inguruko hilerri batera eramatea erabakiko dute. Inguru hartan diotenez, leku hura indiarren hilobi-lekua izan zen aspaldian, eta bertan hobiratzen den guztiak hartzen du berriro bizitza.

Erosketa Kutxan aktibatuta
Gehiago irakurri

THE LOVE WITCH (2016)

Urria 29 • 17:00 • Victoria Eugenia Antzokia (Erdialdea) Zinema

AEB. Zuzendaritza: Anna Biller. Ekoizpena: Anna Biller. Gidoia: Anna Biller. Argazkia: M. David Mullen. Muntaketa: Anna Biller. Aktoreak: Samantha Robinson, Gian Keys, Laura Waddell, Jeffrey Vincent Parise, Jared Sanford. Iraupena: 120 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara

Elaine sorgin gazte erakargarri bat da. Maitasuna bilatzeko irrikan dago, eta, horretarako, arao harrigarriak esaten eta amodiozko edariak prestatzen aritzen da victoriar estiloko bere apartamentuan. Bere sorginkeriak eraginkorrak izaten hasten direnean, bata bestearen atzetik eroriko dira gizonak bere eraginpean. Egoera bere onetik ateratzen hasiko da, ordea. Neurri gogorrak hartu beharko ditu Elainek, baina egoeraren kontrola galduko du eta ez da hasitakoa eteteko modurik izango. 50eko eta 60ko koloretako thrillerrei eta melodramei (Hitchcockenak eta Sirkenak, esaterako) omenaldi egiten die oso look retro zainduko film original eta dotore honek, eta umore fin eta ezkutu batez –zuzendariaren betiko bereizgarria– arakatzen ditu emakume baten fantasiak eta nartzisismo amorratuaren ondorioak.

Erosketa Kutxan aktibatuta
Gehiago irakurri