Kanada. Zuzendaritza: Jen Soska, Sylvia Soska. Ekoizpena: Evan Tylor, John Curtis / American Mary Productions, Evolution Pictures, 430 Productions, Twisted Twins Productions. Gidoia: Jen Soska, Sylvia Soska. Argazkia: Brian Pearson. Musika: Peter Allen. Muntaketa: Bruce MacKinnon. Aktoreak: Katharine Isabelle, Antonio Cupo, Tristan Risk, David Lovgren, Paula Lindberg. Iraupena: 102 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Mary Mason medikuntzako ikasle bat da. Dirua behar duenez, gaueko klub batean hasi da lanean, dantzari. Egun batean, ustekabean ohartuko da askoz ere gehiago irabaz dezakeela kirurgiako sotoetan, ebakuntza estetiko klandestinoen munduan. Bertan, bezeroek gero eta gauza arraroagoak eskatzen dizkiote: beren gorputzak aldatzeko, gorputz-zatiak kentzeko, mutatzeko... Goitik behera aldatuko da Maryren bizitza, ebakuntza berri bakoitzak pauso bat harago joatea eskatuko baitio. Twisted twins izenez ezagun diren Jen eta Sylvia Soska bikiak Dead Hooker in a Trunk (2009), Vendetta (2015) unibertso odoltsu eta osasungaitz batean murgildu dira beren bigarren film honetan.
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Ninjago pantaila handira iritsi da. Kung-fuko maisua den Wuren gidaritzapean, Lloyd gazteak (Ninja Berdea) eta bere lagunek (gudari sekretu eta Lego eraikitzaile maisuek) Ninjago City defendatuko dute Garmadon, munduko gaizkilerik maltzurrena, mendean hartuz. Pieza piezaren kontra; aita-semea elkarren aurka (Garmadon Lloyden aita baita). Borroka epikoa diziplinarik gabeko ninja talde ausartaren balioaren erakusgarri izango da. Horretarako, ordea, handiuste eta harrokeriak baztertu eta elkar laguntzen ikasi beharko dute.
Antiguo Berri Zinemak
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak / Principe zinemak
Hemen dira berriro Surly eta bere taldea! Oaktoneko alkateak Askatasunaren Parkea suntsitzea eta haren tokian erakarpen-parke arriskutsu bat eraikitzea erabaki du. Baina Surly eta bere lagun bitxiak elkartu egingo dira beraien etxea defendatzeko, alkatea garaitzeko eta parkea salbatzeko.
Principe zinemak
Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.