Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Ikasbide Kultur Elkarteak azaroan zehar zenbait ekitaldi burutuko ditu bere elkartean (Isabel II, 15, behea), besteak beste:
Azaroaren 9an, Maria Epeldek Zaporeak Zaporeak egitasmoari buruzko hitzaldi interesgarria eskeiniko digu.
Azaroaren 8an eta 9an San Telmo Museoan Emakume idazleen mundu bat, XXX. Nazioarteko Literatura Topaketa ospatuko da. Evelyne de la Chenelière-k hitzaldia eskainiko du hilaren 8an eta Lydie Salvayre-k 9an arituko da. Ekitaldi biak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira eta sarrera librea izango da aretoa bete arte. Azaroaren 8ko moderatzailea Rosa de Diego izango da eta 9koan berriz, Luisa Etxenike arituko da moderatzaile lanak egiten.
Lydie Salvayre (Frantzia, 1946), idazlea eta antzerkigilea, Goncourt Saria irabazi zuen 2014an Pas pleurer (gaztelaniaz No llorar) eleberriarekin. Aita andaluziarra eta ama katalana zituen eta Toulouse inguruko Auterive herrian pasa zuen haurtzaroa, erbesteratutakoen kolonia batean. Toulousen Letretan eta Medikuntzan lizentziatua, psikiatrian espezializatu zen. 70eko hamarkada amaieran ekin zion idazteari eta hamahiru eleberri idatzi ditu hogei bat hizkuntzetara itzuliak, nabarmentzekoak dira: La Déclaration (1990), La Compagnie des spectres (1997), BW (2009) eta Pas Pleurer (2014), gaztelaniara itzulia No llorar (2015) izenburuarekin.
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak / Principe zinemak
2018an, “11 egun euskaraz” ekimena gauzatu nahi da Euskal Herri osoan. Dinamika honen helburua, Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza-ohiturak aldatzea da. Baina hori nola egingo dugu Donostian? Jardunaldietan ateratako ondorioetatik abiatuta egitasmoari forma ematen jarraitzeko azaroaren 9an jarri dugu hurrengo zita Bagera Elkartean
Bagera Elkartean
Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.